Olentzero badator!

2008, Abenduak 22

Antxon Alfaro

Urte osoa ikatza egiten eman ondoren, jai egun hauek heltzen direnean, menditik Altzara dator opariak banatzera.

Hurrengo egunetan Altzako haurrak eta helduak kalera aterako dira beraien kantuz ongietorria ematera.

Geuk ere ongietorria emateko 1991 urtean grabatutako Altzako abestalde baten irudiak berreskuratu ditugu.

OLENTZERO

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intenzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanean
negua heldu dela
lasterka etorri da
berria ematera.

Horra, horra, gure Olentzero
pipa hortzean duela
eserita dago
kapoiak ere baitu
arraultzatxuekin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.

Olentzero buru handia
entendimentuz gabia
bart arratsean
edan omen du
hamar arrobako zahagia!

Ai urde tripa handia,
tragatu baitu,
tragatu baitu,
ai urde tripa handia,
tragatu baitu zahagia.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2025
A A A O O L I
« eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »

etiketak


Sarean