Aurrerapauso bat

2015, Apirilak 15

Batzuen artean / Entre varios

Joan den martxoaren 26an Donostiako udalbatzak behin betiko onarpena eman zion Barrutien Organo Araudiari; PP, EAJ eta PSE alderdiek aldeko botoa eman zioten eta Bilduk kontrakoa. Emango diren lehen urratsak Altzaren Barrutia martxan jartzeko izango dira. Altzaren egiturak, berariazko osaera funtzionala erabat galdu ez duena, lagundu du erabaki hori hartzen. Horrez gain, altzatar batzuen aspaldiko eskaera bat izan dela esan behar da eta Donostiak berak Altza anexionatu zuenean hartu zuen betebeharretako bat.

Barrutien Araudiaren ezarpena, beste aldetik, Donostia bezalako hirientzat nahitaezko eginbehar bat da eta orain arteko udal gobernuek iskin egin badiote ere, badirudi aldeko urrats bat emateko garaia heldu dela. Araudiaren ezarpen hau nolabaiteko itxaropenarekin ikusten dugunok badakigu urrats bat baino ez dela, baina baita garrantzitsua ere badela zalantzarik ez dugu, are gehiago urteetan ezagutu dugun axolagabekeria eta ekintza eza kontuan hartzen baditugu.

Barrutia artifiziala dela entzun dugu. Ados, erabat, baina beste edozein mugaketa bezain artifiziala. Artifizialtasun hori onartzeak, ordea, ez du zergatik negatiboa izan behar. Naturalago izan daiteke -hori esaterik badago- auzo bat, baina udal gobernua Odon Elorzaren eskutan egon denean, eta ondoren egungo udal gobernuak berretsita, zenbait udal teknikarien laguntzarekin, auzoen bestelako ikuspegi bat erabaki dute, hiritarren adostasuna bilatu gabe, auzoen bizitza bitan edo hirutan zatituz, modu erabat artifizial batez Altzako zenbait auzo mapa ofizialetatik desagerraraziz, bizilagunen nongotasuna, elkarbizitza eta auzotasuna kontuan hartu gabe, eta zerbitzuak eskuratu ahal izatea eragotziz.

Alabaina, zertarako balio du barruti batek? Altzatarrak erronka baten aurrean gaude eta aldi berean aukera bat daukagu gure kezkak, gure arrangurak erabakitze guneetan berdintasunean balioarazteko. Barrutiak badauka izaera juridiko-administratibo bat, auzokideen eta politika ordezkariez osaturik eta aurrekontuen zati esanguratsu bati buruz -inbertsioen %10-  erabakiak hartzeko gaitasuna izango duena. Horrek gure hirigintza garapenari buruz pentsatzeko bidea emango digu eta gure beharretatik abiatuta konponbideak bilatzeko, zeinek hiriko  gainontzeko aldetara eta aldameneko herrietara estrapolatu ahal izango ditugun, eta ez alderantziz, orain arte gertatzen ari den bezala.

Ez da gauza handirik izango, baina zerbait da. Etorkizunean ez badabil, ez dadila izan gure ekimen eta konpromiso faltagatik. Hala bada, ezin izango gara aieneka ibili gure herriaren alde lan egiteko aukera bat galdu dugulako.

Altza, 2015ko apirilaren 14a

OSTEGUNA-LARRATXO, ELKARTASUNA-SANTA BARBARA, Pello Arrieta Yarza,  Alberto Rodríguez Bardón, Iñigo Landa Ijurko, Elena Arrieta Yarza, Edurne Mendinueta Entenza, Jon Serrano Gamaza

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean