2016 urterako planak

2016, Otsailak 6

egutegitik-agendaraEgutegia aurkezterakoan deialdi bat egin genuen Altzako kultur elkarteak biltzeko eta gure herrian zentratutako kultur agenda bat osatzen saiatzeko. Bilera urtarrilaren 14n izan zen eta bertan hiru elkarte eta hamar lagun bildu ginen. Garbi dago egondako erantzuna motz geratu zela egin nahi genuena aurrera eramateko, baina gutxienez bilera baliagarria izan zen elkarte bakoitzak aurten egiteko dauzkan asmoei buruz hitz egiteko eta baita iritziak elkarri adierazteko ere.

Guri dagokigunez, egiten ditugun proposamenen inguruan jendearen eta elkarteen elkarlana biltzeko ahaleginean jarraituko dugu eta horrela, 2016 urte honetarako, -AHMrentzat berezia bere hogeita hamargarrena baita-, Casares-Tomasene Kultur Etxearekin lanean jarraitzeaz gain -Tokiko Bilduma garatuz, eta “Altzatik abiatutako Bideak (Plus 55) ibilaldiak eta Natur Astea antolatuz- badauzkagu proiektu interesgarriak aurrera eramateko: Album Altzatarra berri bat argitaratu; Altzaren historia gaztetxoei hurbiltzeko komiki bat prestatu; entziklopedia proiektuari ekin altza.eus domeinuaren pean; Altzako mapa berri bat; eta ibilaldiak ere izango dira.

Arreta berezia ere eskainiko diogu elkartearen barruko jarduerei, hala nola Altzanet webaren berrikuntza, Estibaus buletinaren paperezko argitalpena, Ganbara Bildumaren katalogoaren argitalpena prestatzea, eta elkartearen artxiboaren antolaketa.

Proposamen bakoitzaren xehetasunak urtean zehar ezagutaraziko ditugu eta espero dugu, egin ditugun hogeita hamar urte horietan bezalaxe, jarduera guztiek parada eskainiko digutela elkarrekin topo egiteko eta Altzari buruz daukagun ezagutza hobetzeko.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2025
A A A O O L I
« eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »

etiketak


Sarean