Zapiain leinuaren inguruan

2016, Irailak 6

Zapiain baserria (Joxerra, 1987)

Zapiain baserria (Joxerra, 1987)

Pasa den abuztuan Txiletik guregana jo du lagun batek Zapiain -edo Sapiain, Amerikan horrela ere idazten baitute abizena- leinuaren gainean informazioaren eske. Plazer bat izan da harekin izandako mezu trukaketa eta bere abizenaren arrasto bilaketan laguntzeaz gain bidenabar dakiguna laburbiltzeko aukera eman digu.

Zapiain abizenekoak gutxienez XVI. mendetik erroturik daude Altzan eta eragin nabarmena izan dute Altzaren bizitza politikoan zein erlijiosoan, Arzak, Casares, Berra, Aduriz eta abarrekoen pare.

Zapiain leinuaren oinetxea Sarruetan dago, Urumea ibaitik eta Astigarragako mugatik gertu. Gaur egungo Zapiain/Zapin baserriak arkitekturaren aldetik ez dauka balio nabarmenik, baina jatorrizko leinuaren orubearen lekukoa izaten jarraitzen du. Altzan Zapiain abizenaren lehen aipamena 1523. urtekoa da, Juanes de Çapiain, eta etxearena 1620. urtekoa. Lope de Isastik egin zuen Gipuzkoako oinetxeen zerrendan Zapiain oinetxea oker Astigarragan kokatu zuen. Altzako Tokiko Bilduman Zapiain abizenaren inguruan dauzkagun dokumentu guztiak esteka honetan klik eginez kontsulta daitezke. Dokumentu sorta horretara gehitu egin dugu Txiletik bidali diguten Ignacio Esteban Sapiain Perez de los Rios y Borcosque izeneko pertsonaiaren erretretatua, Luis de Sapiainen bilobetako bat, Atacamako San Francisco de la Selva, gaur egun Copiapó hiriaren sortzailetako bat.

Ignacio Esteban Sapiain Perez de los Rios y Borcosque

Ignacio Esteban Sapiaín Pérez de los Ríos y Borcosque

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean