Mirasungo atorrasagastitarrak
XV. mendean dokumentaturik dagoen Mirasun abizenaren lehen aipamenetik (Joaneta de Mirasun, 1423), mendeetan zehar Mirasun etxearen jabetza familia ezberdinen eskuetatik pasa da. XVI. mendearen amaierara arte jabearen abizena eta etxe izena elkarrekin ibiliko dira, baina iritsiko da une bat non, ziurrenik zorrak direla medio, Mirasundarrek baserria saldu eta abizena-etxea lotura hautsiko den. Horrela, zenbait jaberen segida ikus dezakegu, dokumentazioaren bidez jarrai dezakeguna: 1597, Tomas de Guruzeaga eta Maria Lopez de Guruzeaga; 1630, Pedro de Mirasun; 1714, Jose de Aldabe; 1748, Salvador de Aldabe; azken honek, ezagutzen ez dugun datan, Mirasun salduko dio Jose de Azkarateri. Honen biloba, Josefa Teresa de Azkarate hil zenean, bere alargunak, -Miguel Juan de Barcaiztegui, Donostiako alkatea-, bere emaztearen jabetza zen Mirasun Juan Bautista de Alkizari salduko dio 1806ko abenduaren 30ean. (gehiago…) »