Mario Cordero Maldonado

2017, Otsailak 14

mario-corderoPasa den urrian frankistek errepresaliatutako zortzi altzatarren berri eman genuen hemen, haien artean Mario Cordero Maldonado mediku altzatarra zegoelarik. Mediku honen jarduera profesionala zein politikoa Altzaren eremutik haratago zabaldu zen eta horregatik merezi du haren izena beste behin gogora ekartzea. Tokiko Bilduman dauzkagun dokumentuetatik abiatuz [1], ikus dezakegu Mario Cordero Herrerako Politena etxean (Jose Elosegi, 125) zegoen Udal Sorospen-etxean sendagilea izan zela. Sorospen-etxea 1933. urtean zabaldu zen eta gure medikua inaugurazioaren argazkian ikus dezakegu erdi-erdian, gainontzeko talde medikoarekin eta udal agintariekin batera. Etxearen fatxadan kartel bat ikus daiteke non haren izena osasun-zerbitzuaren leku nabarmena duen: “Mario Cordero - médico de niños, partos y enfermedades infecciosas”.

Urte berean argitaratu zen udal jai egitarauan, sorospen-etxearen publizitatea agertzen da eta bertan atal berezi batean eskaintzen zaio Mario Corderori, lan-istripuetarako aseguru etxe zerrenda luze baten sendagile bezala. Argitalpen berean, sorospen-etxearen aurkezpenean hau esaten da: “Esta instalación se debe en primer lugar al eminente médico don Mario Cordero, que con un desprendimiento digno de todo elogio, ha hecho la instalación corriendo todos los gastos pro cuenta del mismo. Es más de alabar su altruismo por cuanto el Ayuntamiento solamente da en concepto de sueldos al médico y practicante, la cantidad de 400 pesetas al año”.

1936. urtean, frankisten altxamendu militarraren aurrean, Errepublikaren aldeko defentsan aurkituko dugu Altzako Fronte Popularrean lerratuta, osasun gaietarako komisario gisa ardurarekin.

Alabaina, bere jarduera publikoa Altzatik at ere zabaldu zela esan dugu, izan ere Unión Republicana alderdiaren militantea zen eta alderdi horren baitan Donostiako eta Gipuzkoako presidentea izatera heldu zen. 1936ko otsailaren hauteskundeetan parte aktiboa izan zuen eta Gipuzkoako Diputazio Probintzialean gestore izan zen, bere gain propaganda eginkizunak hartuz Donostian gerra iraun zuen bi hilabeteetan zehar [2]. 1937ko martxoan Unión Republicana alderdiaren Kontseilu Nagusiaren presidente izan zen eta Agirre lehendakariaren Eusko Jaurlaritzan parte hartu zuen Alfredo Espinosa errepublikarrak zuzendutako Osasun Sailean zuzendari  nagusi gisa. Frankistek Alfredo Espinosa fusilatu zutenean, Mario Cordero izan zen hura ordezkatzeko hautagaietako bat, baina azkenean beste bat izendatu zuten [3].

Tamalez, datu gutxi hauetatik kanpo ez daukagu Mario Cordero mediku eta politikoari buruzko notizia gehiagorik, azkena 1941. urteko zigor epaia delarik, non 25.000 pezetako isunaz gain 15 urtetako deserriratze zigorra ezarri zioten, Altzatik 250 kilometroko erradioan. Lerro hauen bitartez haren oroimena deserriratze hartatik itzularazi nahi izan dugu eta haren konpromiso soziala eta politikoa nabarmendu.

Erreferentziak :

[1] Mario Cordero Altzako Tokiko Bilduman

[2] “Unas palabras del presidente de U. Republicana, don Mario Cordero“, Frente Popular egunkaria (1936-08-29, 5 or.)

[3] SEBASTIÁN GARCÍA, Lorenzo: Alfredo Espinosa Orive (1903-1937). “Detención, procesamiento y ejecución de un consejero del Gobierno Vasco“, In Sancho el Sabio, 27 (2007), 224, 240 orr..

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean