Francisco Lasconateguy hil zaigu

2017, Azaroak 14

captura-de-pantalla-2017-11-14-220741

AHM

Ez da batere erraza Pako bezalako lagun kutun bati buruz hitz egitea eta haren 95 urteko bizitza laburtzea. Musikarekiko maitasuna, parrokiko abesbatzan belaunaldiz belaunaldi egindako lana, neska-mutil bakoitzaren gaitasuna aise antzemateko eta azalarazteko zeukan kontua eta samurtasuna. Herrerako ahots zurien Abesbatzaren alde egin zuen apustua.

Gauza asko nahi genuke esan eta ez dugu egiten asmatuko. Orain dela hiru urte egin genion omenaldia prestatzerakoan herreratarren artean Pakorekin izandako bizipenen bila arakatu genuen, eta oroimenak pilatu ziren, Herrera beste motako komunitatea zenari buruzkoak, Pakoren ekarpenari eta zeukan kultura maila altuari buruzkoak, beti komunitatearen, adiskideen eta musikaren alde.

Bere izaerarekin bat, apaltasunez joan da, eta berarekin bere irribarrea eraman du, eta gu pixka bat tristeago geratu gara, baina aldi berean pertsona zintzo bat ezagutu dugunaren sentsazioa daukagu.

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. Ramón

    Una gran persona.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean