Deban barrena

2018, Urriak 10

lastursannicolas4Datorren urriaren 27an, larunbata, Deba ezagutzera joango gara gure adiskide, bazkide eta Aranzadiko kidea den Javi Castroren eskutik.

Egitasmoa hauxe da:

  • Itziar: Parrokia eliza eta bere historiaren zertzelada batzuk.
  • Lastur auzoa: Bailararen bisita, Ugarteberri kobazuloa eta Arbizkoako errekaren antzinako ibilgua. Erroten eta burdinolen hainbat aztarnen bisita. Ur hornikuntzarako antzinako ubidearen zatitxo batean zehar ibiliko gara. Arbil kobazuloa. Muga toponimikoak.
  • Sasiola aldea: Urozagako iturria eta zubia.
  • Debako hirigunearen bisita. Pasealdi bat Erdi Aroko kaleetan zehar.

Esteka honetan daukazue Debari buruz Javik bildutako datu sorta bat.

Gure autoak erabiliz egingo dugu txangoa. Parte hartuko dugunen artean ordainduko ditugu gastuak, 5 bat euro inguru bakoitzeko.

Kirol oinetakoak edo bota arinak eramatea gomendagarria da.

Bazkaltzeko bakoitzak bere ogitartekoa eramango du.

Casares kultur etxetik 9:00ean abiatuko gara eta Itziarko elizaren ondoko aparkalekuan 9:30 inguruan bilduko gara. Itzultzeko ordua 5ak aldean izango da.

Joan gaitezkeen partaideen kopurua mugatua da eta parte hartu nahi duenak urriaren 21a baino lehen izena eman behar du 649496607 telefonora deituz edo ahm@altza.net helbidera idatziz, honako datu hauek emanez: parte hartuko dutenen izen-abizenak, kontaktatzeko telefono zenbakia, eta ia ibilgailua duzun edo ez.

maxpe5

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean