Erromerian

2020, Apirilak 26

l16959Atzo San Marko eguna izan zen eta, ohiturari jarraituz, gaur igandea fuerteraino igoko ginateke erromerian, Lau Haizetako bide zabaletik gora edo Txipres baserri ondotik igarotzen duen mendi bidean barrena. Aurten, ordea, ezinezkoa izango da. Erromeriaren hirurehun bat urteko historian mota askotako arrazoiak egon dira erromeria bertan behera uzteko, ekaitzak, gerrak, debekuak…, baina orain bizi dugun antzeko egoerarik ez dugu orain arte ezagutu. Etxean bakartuak, hortaz, lagunekin eta etxekoekin mendi gainera ezin igo, hodeia delakora igotzearekin konformatu beharko dugu. Izan ere, etxetik Angel Calvo mintegikidearen “Las ermitas de Bizarain” lanean murgil gaitezke, 2007. urtean San Marko mendi-tontorrean zeuden ermitei buruz egin zuen ikerketa lanean. Ikerketa Altza Hautsa Kenduz 9 bilduman argitaratu zen eta baita webgune moduan ere hodeian (https://www.altza.info/bizarain/). Historia, adbokazioak, ermitañoak, kofradiak, obrak, dokumentuak eta hamaika bitxikeria eta datu interesgarri aurki daitezke bertan.

San Marko mendiaren antzinako izena Bizarain zen, 1425. urtean dokumentatuta. XVI. mendean mendi-tontorrean Santa Maria Magdalenaren omenez baseliza eraiki zuten eta aurrerantzean mendiak Santa María Magdalena de la Sierra izena hartuko zuen. Ermita horretan San Klemente ere gurtzen zen eta ondoan beste ermita txiki bat eraiki zen, San Jeronimori eskainia. San Marko gurtzeko ohitura XVII. mende amaieran hasi zen, ermita nagusian, eta harekin batera soroak bedeinkatzeko prozesioak antolatzen ziren. Prozesioen ondoren erromeria antolatzen zuten lagunen eta etxekoen artean jateko, dantzatzeko eta ongi pasatzeko. Ermitak desagertu eta ondoren gotorlekuak haien lekua hartu zuen. Gotorlekua aisialdirako leku bilakatuta San Marko erromeria izan da azken mendeetan iraun duena eta, aurten ezinezkoa izan bada ere, iraungo duena.

c203a-008

Arg.: Félix Iranzo (1960 urte aldera)

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean