Parte-hartze prozesua: Jasota gera dadin

2024, Azaroak 2

altza-xxi

Altza XXI Heri Ekimena

Donostiako Plan Orokorrari buruzko eztabaida abian da. Eta Altzaren etorkizuna jokoan egonda, beste auzo batzuen artean, datozen 15 urteetarako, Udalak prestatutako parte-hartze prozesu batean murgilduta gaude barrutiko elkarte eta herritarrak. Hasieratik kritikatu dugu partehartze prozesu hau, legez agindutakoa betetzera bideratutako planteamendu maltzurra, elitista eta guztiz zuzendua dena.  (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2206 Legea). Bada, egoera horretan, eta diagnostikotik abiatuta benetako parte-hartze prozesu baten beharra argi utzi dugunez, jasota utzi nahi dugu 2024-10-29ko bileran adierazitakoa eta idatzitakoa, jasota gera dadin, eta inork ez dezan manipulatu eta erabili gure parte-hartzea prozesuan, plan honen proposamenen baiezko gisa.

ETA HORREGATIK, HEMEN JASOTA GERA DADIN ELKARTE ETA HERRITAR GEHIENEN ESKU-HARTZEA 2024-10-29ko PARTE-HARTZE PROZESUAN:
50 pertsona inguru bildu ginen urriaren 29an Intxaurrondoko kultur etxean, Plan Orokorraren Aurrerapena eztabaidatzeko Udalak deitutako tailerrean. Intxaurrondo, Altza eta Bidebietako bizilagunek gaiaren arabera aztertu genituen planaren proposamenak eta aho batez kritikatu dugu dokumentua, ekialdeko barrutian (Altza, Intxaurrondo, Bidebieta, Marrutxipi) dauden gabezia larriei ez erantzuteagatik.
Altzako auzoetako ordezkariok adierazi nahi dugu duela hamarkada batzuetatik hona gabezia larriak daudela, eta udalak ez diela jaramonik egiten, ezta dokumentu honetan ere. Era berean, haserre gaude planak oraindik ere % 50 handitu nahi duelako etxebizitza kopurua eta % 60 biztanleria, horrek ekarriko lukeen desorekari erreparatu gabe.
Altza XXIetik fotomuntaketa bat banatu genuen bileran  Auditz-Akularrek eskainiko lukeen irudiarekin, udal gobernuak nahi dituen 3.000 etxebizitza berriak eraikiz gero, fotomuntaketa benetan basatia.
Ekialdeko Barrutiak agindutako Plan Estrategikoaren diagnostikoaren arabera gogoratu genituen ekipamenduen, aparkalekuen, berdeguneen eta aisialdirako guneen gabeziak. Honekin batera eraikin eta espazio publikoen mugikortasun- eta irisgarritasun-arazo larriak, Altza “gizarte-kalteberatasun handiko eremu” bihurtzen duten gabeziak, Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera, eta bizi-itxaropen txikiagoa, eskola-porrot handiagoa, lanpostu-eskaintza txikiagoa eta, azken batean,  bakarrik lo egiteko den auzoa baten ezaugarriak.

Taldeok Planak lehentasuna eman diezaiola egungo gabeziak konpontzeari aldarrikatzen dugu, eta ez dugu nahi Altzan etxebizitza gehiago eraikitzerik. Azterketa horretan bat etorri ziren Intxaurrondoko eta Bidebietako herritarrak. Bidebietako elkarteko ordezkariek kritikatu zutenez, Plan Orokorrak ez du aintzat hartu auzoak duela 20 urtetik hona egindako aldarrikapen historikoa, hau da, kulturaz eta liburutegiz osatutako zuzkidura. Gaur egun zein auzotan ez dago kultur etxerik?
Etxebizitza-eremu berriei dagokienez, aipatu genuen planeko etxebizitza berrien proposamenek eskaerari erantzun beharko lioketela, eta ez sustatzaileek egin nahi duten eskaintzari, jakina, beren onura espekulatiboan oinarrituta. Azken alderdi hori, proposamenak eskariari erantzun beharrean eskaintzari erantzuten diola, Aurrerapenaren 36. orrialdean dago jasota, eta protesta gogorrak piztu zituen. Gainera, aho batez adierazi zuten etxebizitza berriak hiriko egungo hiri-lurzoruan antolatu beharko direla, gutxi erabilitako edo zaharkitutako eraikinetan, eta Guardia Zibilak Intxaurrondon dituen instalazioak jarri ziren adibidetzat, erraz bihur daitezkeela etxebizitza sozial aipatuta.
Amaitzeko, bileraren bukaeran, haserrea agertu zen aipatu zenean zinegotzirik ez zegoela bileran. Asteazken arratsaldeko 6etan bilerara joateko ahalegina egin genuenontzat, udal gobernuko ordezkarien jarrera (oposizioko talde bateko Intxaurrondoko zinegotzi bat zegoen bertan) herritarren iritziarekiko interes eta errespetu falta gisa ulertu zen. Eta Donostiako Udaleko zinegotzien jarrerari egindako kritika horrekin amaitu genuen bilera.

Hala eta guztiz ere, jarraituko dugula esatea besterik ez zaigu geratzen,
GARAPEN JASANGARRIAREN ALDE, LURRALDE ETA GIZARTE OREKATUAREN ALDE ETA KLIMA-ALDAKETAREN AURKAKO ERIZPIDE EGOKIEN ALDE.

ALTZA XXI HERRI EKIMENA, 2024-10-31

auditz-akular

Auditz-Akularren egin nahi dituzten 3.000 etxebizitzen fotomontaia (Altza XXI)

Etiketak:

2 iruzkin

  1. MARISA AMESTOY

    AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ESA ZONA, LO POCO QUE HACEN ES A BASE DE QUEJAS EN EL MISMO, NOSOTROS TAMBIÉN SOMOS ALZA Y NADIE NOS MENCIONA A PESAR DE NUESTRAS ASISTENCIAS A LAS CONVOCATORIAS, SOMOS POCOS PERO TAMBIÉN CONTAMOS.
    SOMOS UNA CDAD DE 15 VECINOS QUE NOS QUIEREN DESALOJAR MEDIANTE UNA PERMUTA SIN NINGÚN CONOCIMIENTO MÁS ALLÁ,A QUIEN CORRESPONDA

  2. Elena Arrieta Yarza

    Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace años el volumen de la operación que, además no hace más que crecer y que toca una gran parte de Altza, pero desde los movimientos vecinales se hace desde hace más de cinco décadas un esfuerzo continuo por el “todo Altza”. bertsoari Txirrita y vaguada de Herrera, Roteta/Lardi·Kantera, Roteta/Jolastokieta…, Larratxo/Txingurri/Herrera, Molinao, Arria. Muchas de estas zonas y más, están “tocadas” por Auditz-Akular La verdad es que perdemos todas las batallas porque la línea municipal es muy dura con Altza. Lo único que tenemos es la unidad entre nosotros de manera que nos veamos defendidos por nosotros mismos. No es fácil pero hay que seguir intentándolo. Hoy por hoy todo lo que se prepara para Altza, no piensa en Altza.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»
  • Fernando Etxauri
    (2024, Urriak 20)
    «La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP »
  • alejandro ceron
    (2024, Urriak 18)
    «muy buena informacion »

etiketak


Sarean