Artxiboak 2024, Azaroak 28

50 urte “Altzako auzoko bizilagunen eta jabeen elkartea” eratu zela

20241127

Antxon Alfaro

Aurten 50 urte ospatzen dira “Altzako auzoko bizilagunen eta jabeen elkartea” eratu zenetik. 1974ko abuztuaren 20an, 24 bizilagun bildu ziren “Altza gaina, Arriberri, Arrizar, Buenavista, Los Boscos, Molinao, Oleta-Picabea, Roteta eta Santa Barbarako barrutiak” ordezkatuz; eta Gipuzkoako Gobernadore Zibilari elkartea legeztatzeko eskatzea erabaki zuten.

Lehenengo bilera azaroaren 30ean egin zen, eta akta-liburuan jasotzen denez, ardurak honela banatu ziren: lehendakari Ignacio Jauregui izendatu zuten; lehendakariorde, Ignacio Maritxalar; idazkari, Roberto Mendiguren eta diruzain, Andrés Garciandia. Gainerako kideak 20 hauek izan ziren: Joaquín Atorrasagasti, Martín Elizasu, Braulio Maeztu, Mariano Martínez, Julio Santos, Saturnino Aristegui, Mª Jesús Baigorretegui, Mario Domínguez, Esteban Frutos, José Aranguren, Santiago Sanfrancisco, José Manuel Varona, Florencio Alonso, Jesús Cuevas, Víctor Fernández, José Joaquín Aguirre, José Zubieta, Julian Bidegain, José Ignacio Goñi eta Félix Iranzo.   (gehiago…)  »  

Casares pasealekuaren izena

2024, Azaroak 20

ignacio-casares-l11200

I. Casares (Arg.: Miren Mendarte)

Casares pasealekua da Buenavista eta Arrizarko biribilgunea lotzen dituen errepidearen izena. 1936az geroztik deitzen zaio horrela, urte horretan Altzako Udalak urte bat lehenago inauguratutako errepide zati hori Ignacio Casares medikuari eskaintzea erabaki baitzuen, “Avenida del Doctor Ignacio Casares” izenarekin.[1]
José Ygnacio Bruno Casares Aramburu (Altza, 1856-1933) Altzako sendagile titularra izan zen, baita Pasaiakoa ere. Altzagainako Casanao baserrian jaioa, San Martzial parrokian bataiatu zuten 1856ko urriaren 6an. Lehen urratsak sendagile bezala Gabirian eman zituen eta han zegoela  Jose Maria Iparragirre koblakariaren heriotza-agiria sinatzea egokitu zitzaion (horri buruzko kronika hemen). Errenterian ere aldi baterako ordezko gisa jardun zuen.   (gehiago…)  »  

Javi Castrok Errotarri proiektuari buruz idatzitako liburuaren aurkezpena

2024, Azaroak 8

javi-argibel

Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako 45. Etnografia Jardunaldien barruan, gure lankide eta lagun Javi Castro Montoyak “Proyecto Errotarri sobre investigación de canteras moleras” izenburuko liburua aurkeztuko du. Aurkezpena datorren ostiralean, hilak 15, 19:00etan izango da, San Telmo Museoan.

Javi Kimika Zientzietan lizentziaduna da eta hainbat ikerketa etnografiko eta historiko egin ditu. Azken hamabost urte hauetan, bereziki, Errotarri proiektua landu du, hargin lanbide zaharraren ezagutza zabaltzea eta Euskal Herriko eta inguruko errotarri-harrobien aztarnak ezagutaraztea helburu duena. Proiektu hori 2005ean sortu zen Europako proiektu baten barruan dago: Atlas Meulières, Grenobleko Frantziako Unibertsitateak zuzendua. 589 eremu katalogatu ditu, 5.000 errotarrien hondar baino gehiagorekin, hau da, Europako proiektuan katalogatutako harrobien % 45. Palentzian 212 harrobi aurkitu dira, 135 Araban, 105 Nafarroan, 75 Bizkaian, 50 Gipuzkoan eta 6 Kantabrian, baita Lapurdin eta Nafarroa Beherean ere. Orain arte errota-harrobi gehien dituen udalerria Brañosera (Palentzia) da, Zuia eta Zigoitia arabarren atzetik.   (gehiago…)  »  

Altzako Gau Beltza

2024, Azaroak 5

gau-beltzajpg

Altzako Gau Beltza

Urtez urte indartuz doa Gau Beltza Euskal Herri osoan eta Altzakoa ere ez da atzean geratu. Itzalitako kalabazak piztu ditugu eta garai batean Euskal Herri osoan ospatzen zen jaia berreskuratu dugu.

Gaur egun naturaren zikloak urrun baditugu ere, oso garrantzitsuak dira edozein kulturatan, baita gurean ere. Udazkenaren erdialdean urteko azken uztak jasotzen dira eta lurrak atseden hartzen du, hil egiten da. Horra hor Gau Beltza. Otsaila hasieran, berriz, lurra esnatzen hasiko da eta guk makilekin lurra astinduz eta koplak abestuz esnatzen lagunduko dugu.   (gehiago…)  »  

Parte-hartze prozesua: Jasota gera dadin

2024, Azaroak 2

altza-xxi

Altza XXI Heri Ekimena

Donostiako Plan Orokorrari buruzko eztabaida abian da. Eta Altzaren etorkizuna jokoan egonda, beste auzo batzuen artean, datozen 15 urteetarako, Udalak prestatutako parte-hartze prozesu batean murgilduta gaude barrutiko elkarte eta herritarrak. Hasieratik kritikatu dugu partehartze prozesu hau, legez agindutakoa betetzera bideratutako planteamendu maltzurra, elitista eta guztiz zuzendua dena.  (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2206 Legea). Bada, egoera horretan, eta diagnostikotik abiatuta benetako parte-hartze prozesu baten beharra argi utzi dugunez, jasota utzi nahi dugu 2024-10-29ko bileran adierazitakoa eta idatzitakoa, jasota gera dadin, eta inork ez dezan manipulatu eta erabili gure parte-hartzea prozesuan, plan honen proposamenen baiezko gisa.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean