Centaurotik Gazte-Lekura: Familia Buruen Elkartea (3)

2023, Uztailak 20

Antxon Alfaro

c100553

Familia Buruen Elkartearen egoitza Errotetako jaietan (1968)

1964 urtean, diktadura frankistak, erregimeneko hainbat sektoreren artean eztabaida gogorrak izan ondoren, Eliza Katolikoaren hierarkia barne, Familia Buruen Elkarteen eraketa arautzen zuen lege-proiektua onartu zuen. [1]

Urtebete geroago, 1965eko udan, Altza Barrutiko Familia Buruen Elkartea legez eratu zen. Bere lehen presidentea José María Fernández Zurdo izan zen, urte batzuk aurrerago Donostiako Udaleko zinegotzi izango zena. Ondoren, presidenteetako batzuk izan ziren: Félix Iranzo Expósito, Antonio Moreno Fernández, Felipe Martín Rodríguez

1967aren hasieran Gipuzkoan eratutako 8 elkarteetatik, Altzakoa zen bazkide gehien zituena, 750 bazkide. Egoitza Errotetako 4. blokean zegoen, gaur egun Gurea elkartea dagoen lokalean. Elkartearen helburuetako batzuk, Julio Santosek bere liburuan jasotzen duen bezala [2], familia behartsuei laguntzea, agintariekin auzorako hobekuntzak kudeatzea edota gazteentzako jarduerak antolatzea ziren.

Aipatutako azken helburuarekin, 16 urtetik gorako gazteentzako sail bat sortu zen elkartearen barruan, auzoko gazteak erakartzeko asmoz [2]. Gerturatu zen lehen koadriletako bat Santa Barbarako A blokeko lokalean jesuiteekin zegoena izan zen (Antonio Dávila, José Ignacio Goñi, Moisés de la Fuente, Andrés Bernués, Antonio Gutierro…). José Ignacio Goñik gogoratzen duenez, hasiera hauek ez ziren errazak izan, kostatu egin baitzen jendea erakartzea.

l19745

San Sebastian eguneko jaia Familia Buruen Elkartean (1968)

Antonio Dávilak dioenez, gazteek Familia Buruen Elkartearen lokalaren herena zuten. Lehen urteetan, gune honetan haur eta gazteentzako jarduerak egiten ziren: filmen emanaldiak, hitzaldiak, jolasak… Lokala banatzen zuten bionbo lerragarriak kendu egiten ziren jarduera orokorrak egiten zirenean.

Antonio Gutierrok gogoratzen du gazte zentroko lehen presidentea izan zela. Hurrengo hauteskundeetan Antonio Gutierro berriro aurkeztu zen, baita Julio Santos ere. Bozketa Julio Santosek irabazi zuen. Antonio Gutierrok sorpresa handia hartu zuen, Julio ez baitzen asko ibiltzen lokalean. Hala ere, Juliok, garai hartan Luises Obreros taldean militantzia antolatua zuenak, gazte talde bat egituratu zuen bere inguruan, eta horiekin lortu zuen bozketa irabaztea. Julioren lehendakaritzak ez zuen luze iraun, handik gutxira utzi egin baitzuen, batez ere Vanguardia Obreraren jardueretan zentratzeko [2]. Julioren ondoren, José Ignacio Goñi izan zen Centauroaren presidentea.

Gazte-zentroari SAGUDAGO izena jartzea pentsatu zuten, Antonio Gutierrok gogoratzen duenez. Ideia Santos, Gutierro, Dávila eta Goñiren abizenetan oinarritzen zen. Izena ez zen onartu eta CENTAURO jartzea erabaki zen.

Joaquín Íñigo “Txolo”-k gogoratzen du egun batean Frente de Juventudes-eko kideak agertu zirela Errotetako lokaletik. Kirol elkarte bat antolatzeko aukera eskaini zieten, baita lokala billar mahaiarekin, futbolinarekin, ping-pong mahaiekin, telebistarekin… hornitzekoa ere. Edo, nahiago bazuten, Buenavistan zeukaten lokalera joatea. Eskaintza bikaina izan arren, erabaki zuten ez zutela beraiekin ezer jakin nahi. Lokalean jarraitu zuten jesuitekin harremanetan, autonomia eta ekintza-askatasun handiagoa ziurtatzen zietelako.

l17997

Centauroren futbol taldea (1967)

1967ko udan, Javier Oleaga San Pablo parrokia berrira bidali zuten. [3] Iritsi zenetik gazteekin lanean hasi zen. Jesuita honek kontatu zigun, denborak aurrera egin ahala tirabirak sortu zirele gazte-zentroaren eta Familia Buruen Elkarteko arduradunen artean, gazteen atala gero eta gehiago kontrolatu nahi baitzuten. Estilo pertsonalengatik ez ezik, garai hartan Eliza Katolikoaren sektore aurrerakoienen eta Erregimen Frankistaren egituren artean zegoena ere islatzen du lehia horrek, Familia Buruen Elkarteak erregimenaren parte ere baitziren. [1]

Egoera horren ondorioz, 1967ko azaroaren 6an bilera egin zuten Familia Buruen Elkarteak, Centauroren ordezkariek eta Javier Oleagak. Bertan, elkartearen lokala tabike batekin zatitzeko akordioa lortu zen, gazte-zentroaren erabateko autonomia lortzeko. Zegozkien gastuak, 97.300 pezeta, hilean 2.500 pezeta ordainduko zirela erabaki zen, 2 urtez. [3] Lokal berri honetan neskak ere sartzen hasi ziren.

Centauro elkartean, José Luis Goñik dio ez zirela jarduera asko egiten. Hitzaldi batzuk antolatzen ziren, futbol partidu batzuk koadrilen artean edo hondartzako talde bat ere eratu zen. Errotetako jaietan ere, “Serranito” elkarteak antolatuta, parte hartzen zuten. Baina esanguratsuena eta bitxiena errugbi talde baten eraketa izan zen.

l21878

Erreferentziak:

[1] COBO PULIDO, Pedro (2001): “Las asociaciones de cabezas de familia como cauce de representación: un fallido intento de apertura del régimen franquista“. In: Espacio, Tiempo y Forma, Serie V, Historia Contemporánea, 14, 437-488 orr.

[2] SANTOS, Julio (2012): El viaje (Memorias). Vitoria-Gasteiz: AA Ediciones.

[3] OLEAGA, Javier (2007): “Diario de la parroquia de San Pablo“. In: Altza Hautsa Kenduz IX. Altza: Altzako Historia Mintegia, 185-201 orr.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean