Peña Taurina “Serranito”

2022, Azaroak 29

l20910

Fiestas de Roteta (1969)

Miguel Angel Olivas Ródenas

1964. urtearen hasieran, Juan Mª Elorza, Francisco Hernández, Juan Mª Bautista Eizagirre eta Alfredo Montoya Martínez “Txolo” Erroteta auzoan elkarte gastronomiko bat martxan jartzen saiatzeko bildu ziren. Erregistrora joatean, proposatzen zuten eskemarekin elkarte gastronomiko bat eratzea ezinezkoa zela esan zieten. Orduan, “Luis Otaño” Errenteriako txirrindulariaren izena zuen lagunarte bat antolatzea pentsatzen zuten, oso txirrindularitza zaleak baitziren. Baina izen bereko beste lagunarte bat zegoenez, ezin izan zuten inskribatu. Zezenak ere oso gustuko zituzten. Horregatik, Juan Mª Elorzak “Serranito” izena proposatu zien, alternatiba hartu berri zuen nobilero batena.

1964ko apirilaren 9an, Peña Taurina “Serranito” zezen-lagunartearen estatutuak erregistratu zituzten Gipuzkoako Gobernu Zibilean, eta 100 bazkiderekin hasi zuten ibilbidea. Elkartearen helbidea “Julián” tabernan zegoen (Errotetako 7. blokean), gaur egun Roteta K.E.ren ondoan. Ondoren, egoitza soziala gaur egun “Mª Carmen” arrandegia dagoen lokalera lekualdatu zuten, Piscis tabernaren ondoan (1. blokean). Lehenengo presidentea Juan Mª Elorza izan zen, eta ondoren Tomas Bulman. Besteak beste, presidente ere izan dira: Vicente Montero, Alfredo Montoya, Juan Mª Oteiza, Epifanio…

Hurrengo urtean, 1965ean, Erroteta auzoko lehenengo jaiak antolatu zituzten. Urtebete geroago, 1966an, Alfredo Montoya “Txolo”-k, jaietarako laguntzak kudeatzeaz arduratzen zenak, jai-batzorde bat eratu behar izan zuten, dirulaguntzak jasotzeko ezinbesteko baldintza baitzen. Lehen urte haietan, auzoko bizilagunek eta tabernariek jaiei laguntza ekonomikoa eman zieten. Jaietan Espainiako toka eta bote txapelketak antolatzen zituzten.

Zezen-jarduera ere presente egon zen lehen urte haietan. Donostiako Aste Nagusian zezenetara joateko, zezen-bonu batzuk prestatzen zituzten, epeka ordain zitezkeenak. Juan Mª Oteizarekin batera, zezenetara joateko txaranga bat ere muntatu zuten. Txaranga hau ere jaietan ateratzen zen.

l21433

Peña Taurina “Serranito”-ren txaranga

Haiek zeuden lokalak jarduera sozial asko egiteko aukerarik ematen ez zuenez, 1967 inguruan lokal handiago baten bila hasi ziren. Casares eraikitzailearekin hitz egin zuten eta 3. blokearen atzealdean bi lokal alokatzea eskaini zien. Baina baliabide ekonomikorik ez zutenez, lokal bakarra alokatu zuten, gaur egun Peña Taurina “Serranito” zezen-lagunartearen egoitza dena. 1969an, egoitza berria inauguratu zuten elkarte gastronomiko gisa. Alokairuan jarraitu zuten 1974. urtera arte. Urte horretan, Tomás Bulman Oscariz presidente zelarik, lokala erosi zuten 400.000 pezetaren truke.

Agapito García González “Serranito” toreatzailea behin gonbidatu zuten elkartea bisitatzera eta bidaia eta hotela ordaindu behar izan zizkioten. Gainera, elkartera etortzeagatik kobratu egin zuen. Gaur egun gizarteko hormetan ikus daitezkeen “Serranito” toreatzailearen objektuak ez ziren toreatzailearen dohaintzak izan, erosi egin behar izan zituzten.

l21259

Agapito García “Serranito” (1964)

Elkarteak 70eko hamarkadaren erdialdera arte jarraitu zuen jaiak antolatzen. Ekonomikoki ondo funtzionatu zuten, tabernekin akordioa zegoelako. Etxeetara ere joaten ziren dirua biltzen. Beste laguntza garrantzitsu bat jaietan elkartearen egoitzean jartzen zuten tabernan bildutakoa zen. Baina urteekin, “Txolo”-k gogoratzen zuenez, tabernekiko harremanak okertu egin ziren eta Jai Batzordearen eta inguruko tabernen arteko desadostasuna sortu zen. Horren ondorioz, Erroteta auzoan jaiak egiteari utzi zioten.

l21254

Peña Taurina “Serranito” (1970)

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean