Etiketaren izena: Gazte-Leku

Centaurotik Gazte-Lekura: beste jarduera batzuk (eta 10)

2024, Uztailak 7

l21887

Antxon Alfaro

Santa Barbara auzunea garbitu eta txukuntzeko antolatu zen auzolanak oroitzapen berezia utzi zuen Gazte-Lekuko gazteengan.

70eko hamarkadaren hasieran, Santa Barbara auzunea, Erroteta auzunea bezala, oraindik urbanizatu gabe zegoen eraiki zenetik, ia 20 urte lehenago. José Ignacio Goñik gogoratzen du Santa Barbarako kaleak oso gaizki zeudela, zuloz beteta, lokatzak ia dena hartzen zuen, sastraka asko zegoen, usain desatseginak sortzen zituen ur geldia eta auzoko sarreran zulo handi bat.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: futbola (9)

2024, Maiatzak 22

l20691

Antxon Alfaro

Futbola Centauron eta Gazte-Lekun egin ziren ekintza garrantzitsuenetako bat izan ez bazen ere, beti izan zuen bere presentzia. Antonio Gutierrok gogoratzen zuen Centauroren hasieran hondartzako futboleko talderen bat atera zutela.

Garai hartan, talde federatuak zituzten inguruko klubak Sporting de Herrera eta Roteta K.E. ziren. Futbolean jokatu nahi zuten baina talde horietan parte hartu ezin zuten gazteak, koadrilen artean antolatzen ziren afizionatu mailako txapelketetan jokatzearekin konformatu behar zuten, edo auzoetako jaietan ezkongabeen eta ezkonduen arteko partidetan jokatzearekin.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: emakumezkoen eskubaloi taldea (8)

2024, Martxoak 13

l11344

Mª Carmen Brocal (1975)

Antxon Alfaro

1972. urtearen amaiera aldera, Bene Maciasek gogoratzen duenez, Roberto Mendigurenek animatuta Gazte-Leku elkarteko neska batzuk eskubaloi talde bat osatzeko entrenatzen hasi ziren. Ez zuten inoiz eskubaloian jokatu. Ez zuten ideiarik ere. Urte haietan, neska batzuk eskubaloian edo beste edozein kiroletan aritzea ez zen batere ohikoa, are gutxiago Altzan. Bene, azpimarratu du aitzindariak izan zirela.

Taldea martxan jartzeko, Eskubaloiko Federazioari laguntza eskatu ziotela adierazi du Juan Luquek. Entrenamenduak kaleko arroparekin egiten zituzten, Santa Barbara eta Arriberri artean dagoen plazatxoan. Baina berarekin hilabete batzuk eman ondoren, ondo funtzionatzen ez zuela ikusi zuten eta federazioarekin harremanetan jarri ziren berriro.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: mendiko atala (7)

2024, Urtarrilak 30

l21893

Antxon Alfaro

60ko hamarkadaren amaieran, egoitza aldatzearekin eta Gazte-Leku martxan jartzearekin batera, mendiarekin lotutako jarduerak izan ziren elkartearen ezaugarri nagusiak. Horretan ere paper garrantzitsua izan zuen Roberto Mendiguren jesuitak ildo horretan egin zuen lanak.

Inguruko mendietara irteerak ez ezik (San Markos, Txoritokieta, Landarbasoko leizeak…), autobusak antolatzen hasi ziren Altzatik urrunago zeuden mendietara (Urbia, Gorbeia, Ernio, Txindoki, Uzturre…).   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: euskal dantza taldea (6)

2023, Azaroak 27

Lehen emanaldia (1971)

Antxon Alfaro

Santa Barbarako lokal berrian, Centauroan egiten zituzten mendi irteerekin jarraitzeaz gain, euskal dantza talde bat jarri zen martxan.

Jarduera honen hasiera nahiko kasualitatez eman zen. Pepi Morenok gogoratzen duenez, arratsalde batean Gazte-Lekuko zuzendaritzako hainbat kide Jose Ignacio Goñi presidentearekin bildu ziren Pasaiako Alkartasuna dantza taldearen lokalean. Bilera zuten aretoko hormetan dantzaldietan erabiltzen ziren soineko ezberdinak zeuden ikusgai. Pepik haiei begira eman zuen bilera osoa. Amaieran, Alkartasuneko kide bat hurbildu zitzaion, ea gustatzen zitzaizkion galdetuz. Asko, baina batez ere bere ilusioa dantzatzea izango zela erantzun zuen. Elkarrizketa horren ondorioz, proposatu zieten Gazte-Leku elkartean talde bat antolatzen bazuten Alkartasuneko pertsona batek taldea irakasteko eta abian jartzeko konpromisoa hartuko zuela.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: lokala eta izena aldatzea (5)

2023, Urriak 26

"Gazte-Leku" gazte-zentroa

"Gazte-Leku" gazte-zentroa

Antxon Alfaro

1969. urtearen hasieran, Centauro gazte-zentroko arduradun ziren Arriberriko San Pablo parrokiako jesuitek Errotetako lokalaren alokairua ordaintzen ez zela jakin zuten. Atzerapenak 32.000 pezetara igotzen zirenez, lokalaren eskualdatzeagatik interesa zuen norbait bilatzea erabaki zuten. Urte horretako martxoan, lokala irakasle talde bati eskualdatzea lortu zuten, akademia bat irekitzeko.

Inguruko gazteak elkartzeko lekurik gabe geratu zirenez, urte hartako urtarrilera arte eliza gisa erabilitzen zen Casares baserriko lokala erabiltzea proposatu zuten. Baina udalak ez zuen onartu baserria hondatuta zegoelako.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: Celso Vázquez eta errugbia Altzan (4)

2023, Irailak 16

Antxon Alfaro

Centauroko errugbi taldeaz hitz egitean, ezinbestekoa da pertsona bat aipatzea, hori gabe errugbiak ez baitzuen bere historia txikia izango Altzan. Pertsona hori Celso Vázquez Gallego zen.

l21987Celso, 1935ean jaio zen, Donostiako Gros auzoan. Bere aita La carrocería modelo lantegiaren jabea zen, non haurrentzako autoak eta bizikletak egiten zituzten. Donostiako Santa Maria-Marianistas Ikastetxe katolikoan ikasi zuen. Batxilergoko ikasketak 1953an amaitu zituen. Urte haietako ikaskideen artean, Mikel Laboa, Antxon Mercero edo Antxon Lafont aurkitzen ziren. Bartzelonan jarraitu zituen unibertsitate-ikasketak, eta han hasi omen zituela errugbiarekin lehen harremanak. Donostiara itzulita, Anoeta taldean jarraitu zuen. [1]
Celso Vázquez Centauroaren elastikoarekin (1967)   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: Familia Buruen Elkartea (3)

2023, Uztailak 20

Antxon Alfaro

c100553

Familia Buruen Elkartearen egoitza Errotetako jaietan (1968)

1964 urtean, diktadura frankistak, erregimeneko hainbat sektoreren artean eztabaida gogorrak izan ondoren, Eliza Katolikoaren hierarkia barne, Familia Buruen Elkarteen eraketa arautzen zuen lege-proiektua onartu zuen. [1]

Urtebete geroago, 1965eko udan, Altza Barrutiko Familia Buruen Elkartea legez eratu zen. Bere lehen presidentea José María Fernández Zurdo izan zen, urte batzuk aurrerago Donostiako Udaleko zinegotzi izango zena. Ondoren, presidenteetako batzuk izan ziren: Félix Iranzo Expósito, Antonio Moreno Fernández, Felipe Martín Rodríguez  (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: jesuitak (2)

2023, Apirilak 3

c202d-008_edited

Santa Barbara 60. hamarkadan

Antxon Alfaro

60ko hamarkadaren hasieran, Donostiako Garibai kaleko jesuiten egoitzan bizi zen Aita Ignacio Larrañagak lan “humano-espirituala” [1] hasi zuen Santa Barbara eta Erroteta auzune berrietako familiekin. Berarekin  Mariako Kongregazioetako donostiar gazte talde batek kolaboratzen zuen, horien artean Lola Valverde, Matxun Lilly, María Unceta o Juan José Lizuain “Juantxi”.

Aita Larrañaga familiekiko alderdi espiritualenez arduratzen zen bitartean, gazte talde horrek auzoko neska-mutilei zuzendutako aisialdiko jarduerak egiten zituen. Ostegun arratsaldeetan, eskolarik ez zegoenez, Altzako Alkateordetzara eramaten zituzten, eta bertan pintatu, marrazkiak egin, jolastu edota eskulanak egiten zituzten.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura (1): Santa Barbara eta Erroteta

2023, Otsailak 13

Santa Bárbara y Roteta (Fot.: Félix Iranzo)

Santa Bárbara y Roteta (F. Iranzo)

Antxon Alfaro

Centauro eta Gazte-Leku gazte elkarteen historia txikiak Santa Barbara eta Erroteta auzune altzatarren garapenari estuki lotuta daude, baita Jesusen Lagundiko ordena erlijioso katolikoari, jesuitak bezala ezagutzen direnei ere.

1951. urtean, Santa Barbara auzunea eraikitzeko proiektuarekin, Altzako eremu horren hirigintza-garapenari ekin zitzaion. [1] Sustatzailea José Gurruchaga izan zen eta proiektuaren diseinua Pablo Zabalo arkitektoari enkargatu zion. Eraiki zen lehena A blokea izan zen. U forma zuen, eta XIX. mendean jada existitzen zen eraikuntza-eredu bat errepikatzen zuen, corrala etxeak, langileei zuzendutakoak. [2] Lehen familiak, horietako asko Extremadurako edo Gaztelako migratzaileak, 50eko hamarkadaren erdialdean hasi ziren etxebizitza berrietan bizitzen.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean