Argazki erakusketa Garberan

2018, Urriak 26

l10669

Garbera (Francisco Armendáriz)

Datorren urriaren 31tik azaroaren 17ra arte, Garbera merkatal zentroarekin batera prestatu dugun Altzari buruzko argazki erakusketa bat bisitagarri egongo da. Erakusketa korridorean egongo da kokatuta, haur parkearen ondoan. Hogeita sei argazkiren bitartez, Altzako gune geografiko desberdinetako, une historikoetako, kaleetako, jaietako, merkataritza dendetako eta abarretako ikuspegi historiko bat islatzen saiatu gara. Mundua eta gure inguru gertuena abiadura handiz aldatzen ari dira. Argazkiek uneak finkatzen dituzte eta begiratzen dituenari ohituretan, lanean, kalean…  gertatzen ari diren eraldaketez ohartarazten diote. Argazkien bidez, gaur egun gure auzoetan bizi den jendea argazkietan ikus daitekeen jendearekin harremanetan jartzea bilatzen dugu.

Hogeita sei irudi horiek Altzako Tokiko Bilduman gordetako 8.800 argazkien artean aukeratu ditugu, horietako 5.890 www.altza.info web-gunean ikus daitezkeelarik. Gehienak, familietako albumetatik eta bilduma partikularretatik datoz, baita elkarte eta entitate desberdinetatik datozenak ere badira; guztira, 300 bat.

Erakusketa honek eskaintzen duen berritasun nagusia argazkien tamaina handia da, 75 cm altueran eta metro bat zabalean. Tokiko Bildumako argazkien balioa batez ere immateriala eta dokumentala dela kontuan hartzen badugu, kasu askotan oso zaila egiten da kalitatezko erreprodukzioa lortzea. Zailtasun horri aurre egiteko David Vicente argazkilari donostiarraren lanaren laguntza izan dugu, bera irudien inprimatzeaz eta mihisean jartzeaz arduratu baita.

Gustukoa izango duzuela espero dugu.

4a-c202d-008

Santa Barbara (Félix Iranzo)

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean