“25 + 1″ Urteurrenaren oihartzuna

2012, Azaroak 14

Urtebete pasa da hogeita bosgarren urteurrenaren ospakizunetatik. Urte berezia izan zen hura, alde guztietatik begiratuta, eta bultzada ederra izan zen aurrean dauzkagun erronkei eusteko. Horrela, hilabete hauetan lanean jardun dugu eta urte amaitu aurretik egitarau trinko bat prestatu dugu lan horren erakusgarri. Garaiz jasoko duzue informazioa zehatza, baina, bitartean, bihoa oraingoz egitarauaren aurrerapen hau:

  • Ganbara erakusketa: “Egun batez Altzan…orain dela 60 urte“, Tomasene kultur etxean, abenduaren 11tik 14ra.
  • El cuaderno de Tere” liburuxkaren aurkezpena, Tomasenen, abenduaren 14an.
  • 2013. urteko egutegiaren aurkezpena, egun eta leku berean.
  • Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua, San Martzial elizan, abenduaren 15ean.
  • AltzaNatura: abenduaren 16an Marko Sierraren eskutik ibilaldia Molinao errekaren inguruetan honen balio naturalak ezagutzeko.

Erne, bada, abenduan.
Bitartean, Orereta-Oinarri abesbatzak iazko kontzertuan abestutako pieza honekin goxatzen uzten zaituztegu: Josu Elberdin pasaitarraren “Alami”.

Alami

Baso ilunean soinurik ez dago,
Baso ilunean ahul dago dena. (bis)
Hotza, hotza ta iluna.
Hotza, hotz handia.
Zarata izotzan urtu eginten da
Eta iluntasunean desagertzen da.

Paparapapapa… (bis)

Amestu egin nahi dut
Munduan zehar ibiltzen naizela
Zoriontsu izanik
Jendearekin abesten dudala.
Amestu egin nahi dut
Munduan zehar ibiltzen naizela
Zoriontsu izanik
Jendearekin abesten dudala!

Amets egiten dut nik
Ametsak amestu
Abestuz amesten dut
Zerurantz begira
Amets egiten dut nik
Ametsak abestuz
Abestuz amesten dut
Zerurantz begira

Eskalantegi-sagar

2012, Azaroak 6

Iñigo Landa

eskalantegi

Eskalantegi (antxo.com)

Hiztegietan barrena bilaketan ustekabeko hitz batek arreta lapurtzen digu sarritan.  Oraingoan “eskalantegi-sagar” izan da, Orotariko Euskal Hiztegian jasoa. Hiztegiak iturrira, Jon Garbizu “Zubigar” idazlearengana eraman gaitu. Lezoarra jaiotzez Pasaiara ezkondu eta bertan bizi izan zen istripu baten ondorioz 1930ean hil arte. Euskera agerkarian Nikolas Alzolak “El vocabulario inédito de Zubigar” eman zuen argitara, 1962. urtean, Koldo Mitxelenaren ohar batzuekin. Honela jasoa dago: “282. Eskalantegi-sagarr. Pasai. Variación de manzana“. Ez dakigu ezer gehiago, soilik izena geratu da.

Harmonia onean

2012, Urriak 27

Hogeita bosgarren urteurrenean irekitako ildoari jarraituz, aurten ere tinko lanean ari gara bi kontzertuen antolaketan. Honez gero, sanmartzialetan bat entzuteko aukera izan dugu, eta bestea abenduaren 15erako prestatzen ari gara. Kontzertuak pertsona eta talde askoren parte hartzeari esker eskaini daitezke, musikarien eta erakunde publiko zein herritarren inplikazioa eta elkarlanari esker, batzuk beraien lana eskuzabaltasunez emanez eta besteak halabeharrez sortzen diren gastuei aurre egiteko modua eskuratuz.

Harmoniazko eta elkarlaneko giro honetan ari garela, bidenabar, gonbidapena egin nahi dizuegu datorren asterako Casares-Tomasene kultur etxeak iragarri dituen bi kontzertuetara. Aurreko urteetan bezala Tolosako Ekinbide Etxearekin lankidetzan antolatuta daude, Tolosako Nazioarteko Topaketarekin bat eginez eta Abesbatzen Astea egitarauaren barnean.

Horri esker lehiaketan parte hartzen ari diren bi talde entzungo ahal izango ditugu:

- Azaroak 1: Quatuor Meliades (Frantzia), San Martzial parrokian, 19:30ean.

- Azaroak 2: The Latvian Voices (Letonia), San Luis parrokian, 20:00etan.

Aukera berri bat etxe ondoan lehen mailako musika zuzenean entzuteko.

l_thesca-1

Mapa batean lehen aldiz

2012, Urriak 19

altza-1584

Pablo Gorosabelen “Cosas Memorables de Guipúzcoa” liburuaren bigarren tomoan, 279. orrialdean, Anberesen 1584. urtean inprimatutako mapa baten Donostialdeako zatia aurkituko dugu, “xelebre” samar Gorosabelen ustetan Donostiako inguruak irudikatzeko moduagatik. Egia esan, jatorrizkoa Gipuzkoako mapa bat da eta guretzako interesgarria da Altza lehen aldiz agertzen baita mapa batean, bere parrokia “San Marça” izenarekin.

gipuzkoa-1584

Poz-pozik albumarekin

2012, Urriak 10

Pasa den ostiralean “Sarroeta-Martutene txuri-beltzez” liburuaren aurkezpena egin genuen giro ezin hobean. Hasieran, istripuz hildako Odei gaztearekin gogoratu eta bere familiari bildutakoen elkartasuna adierazi zitzaion. Ondoren, liburuaren prestaketan lan egin dutenen ordezkariek hitz egin zuten eta argazki-aurkezpen bat ikusi genuen. Argazkiek oroimena astindu zuten eta baita hitz egiteko parada ere eskaini zuten. Hizketaldian argazki zaharrak eta anekdotak biltzen jarraitzeko intentzioa azaldu zen, eta horretarako hitzordua jarri zen gaurko, eta jarraipena izango duela espero dugu.

Gure aldetik ere jarraitzeko asmoa dugu eta aurki itzuliko gara Sarruetan aurkitu dugun argazkilari baten inguruan hitz egiteko. Izan ere, Aingelu-goia baserrian Francisco Armendarizen argazkiekin egin dugu topo, eta bere lanak liluratu gaitu. Liburuan haren sei argazki erakutsi ditugu, Dolores Armendarizek utziak, seiak ederrak.

Poz-pozik gaude albumarekin eta honek izango duen jarraipenarekin.

Francisco Armendariz, 1960

Francisco Armendariz, 1960

Lezna

2012, Urriak 5

Javier Cantera

leznaProbablemente pocas personas sabrán hoy en día qué es una lezna. Esta herramienta está relegada al mundo de los guarnicioneros, zapateros remendones y en general al mundo de la artesanía. Una lezna, en sentido amplio, es sencillamente un punzón de hierro con mango que se emplea para agujerear materiales de cierta dureza, como cuero, lona, hule, etc.. Puede adoptar distintas formas, longitudes y espesores, adecuados al trabajo al que va destinada. Como cualquier otra herramienta. Sin embargo en todos los hogares había antaño una lezna como la que se ve en la imagen, esto es, con la forma de una gran aguja. No se utilizaba como útil perforador, sino que tenía otra función. Y está relacionada con los colchones.   (gehiago…)  »  

“Sarroeta-Martutene txuri-beltzez” argazki-liburuaren aurkezpena

2012, Irailak 26

Jon Serrano

gonbidapena-1

Azken Hautsa Kenduz aurkeztu ondoren berehala jarri ginen lanean argazki berrien bila hurrengo zenbakiari begira. Gure bilaketa Sarrueta aldera bideratu genuen eta hasi bezain pronto topo egin genuen Sarroeta Auzo Elkartearekin eta beste hainbat lagun eta familiekin. Haien bitartez bildu genuen argazki multzoagatik eta kalitateagatik Album Altzatarra bildumaren zenbaki berri bat osatzeko materiala zegoela iruditu zitzaigun, eta baita argitaratzera animatu ere.

Album altzatarra berriaren aurkezpena urriaren 5ean izango da, Martuteneko Etxarriene Auzo Etxean, arratsaldeko 7:30ean. Liburua salgai jarriko da 12 euro truke eta interesatuek Sarroeta Auzo Elkartearen, Altzako Historia Mintegiaren edo Etxarrieneren bitartez eskura dezakete.

Aurtengo azken ibilbideak

2012, Irailak 17

Ángel Calvo

Maiatzean aurkeztu genizuen egitarauan aurtengo azken hiru ibilbideak falta ziren. Hauek dira:

Irailak 20: IBILALDIA INTXAURRONDON ZEHAR, eraikin nabarmenak ikusiz.
10:30ean, Herrerako plazan.

Urriak 4: MARTUTENEKO BASERRI ALTZATARRAK, Urumea ibarrean.
10:30ean, Garberako geltokian.

Urriak 11: ARDITURRIKO MEATEGIAK (OIARTZUN BAILARA). Tren Berdean ibilaldia eta meatze-barrutiaren bisita. Leku mugutua (30 genienez).
Tren Berdea + Oinarrizko bisita 2,15 ordu, 8 euro.
9:15ean, Herrerako geltokian (Oiartzungo autobusa)
9:20ean, irteera Donostiatik
10:15ean, Tren Berdearen irteera Elizaldetik (Oiartzun).

Bizitza aurrera doa

2012, Irailak 11

Pili Lázaro

txitoak-2012-05-20

(Argazkia Eder Novo)

Edozein lekutan, edozein izkinetan bizitza azaltzen da. Palmondo azalaren zirrikitoetan pentsaezina zen txepetxa txiki batek bere habia egingo zuenik. Hura sorpresa! Hiritar inguruan, etxez inguraturik. Bere ondoan pertsona asko pasa eta pasa han zegoenik konturatu gabe.

Gure eguneroko bizitza laster asko doa, arazoz beterik eta denborarik gabe gure inguruko gauza txiki ederrenei minutu batzuk kontenplazioan dedikatzeko. Norbaitek han zegoela esan digu, ikusi, irribarrea bota eta animua eman digu.

San Luis ereserkia

2012, Irailak 4

Iñigo Landa

Udako jaiak eta ospakizunak erabat atzean utzi aurretik Herrerako festen gainean ohartxo hau idatziko dugu, San Luisi eskainitako ereserkia hizpide izango delarik. Izan ere, uda hasieran gure bazkide batek Asteasuko parrokiaren paperen artean kasualitatez orri bat aurkitu zuen “Himno a San Luis” izenburuarekin, eta data ere idatzita zeukan: “Herrera a 21-6-42″.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2025
A A A O O L I
« mar    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »
  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»

etiketak


Sarean