AHM
ALTZAKO HISTORIA MINTEGIAk 25 urte egingo ditu datorren urtean. Bere sorreran, 1986. urte hartan, altzatar multzo batek elkartzeko beharra ikusi genuen asmo garbi batekin: frankismoaz baliatuz Donostiako zentralismoak ia desagerrarazitako Altzaren identitatea eta ondarea berreskuratzea.
Hogeita bosgarren urteurren hau dela eta, ekitaldi sorta bat prestatzen hasiak gara, 2011 urtean zehar burutzeko. Jarduera batzuen zirriborroa egin dugu eta zurekin konpartitu nahi genuke. Zirriborro hori elkarteko bazkide guztien artean jorratu nahi genuke eta egin nahi ditugun ekitaldi horien bideragarritasuna aztertu, baliabide materialen aldetik ikusita, baita giza baliabideen aldetik ere.
Honetaz hitz egiteko eta AHM-ko bazkide eta lagunen laguntza biltzeko asmoz bilera bat egingo dugu datorren irailaren 30ean, osteguna, arratsaldeko 7:00ean, CASARES Kultur Etxean. Honen bitartez, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Iruzkinik ez »
Javier Cantera
El mes de Agosto no ha sido un mes de vacaciones en GANBARA. A principios de Julio recibimos una llamada de la corresponsal del programa España directo de la cadena estatal TVE en Bilbao. Según nos manifestó, la directora del programa había conocido la colección GANBARA a través de internet y le pareció muy interesante mostrarla a través de este programa que emite a escala nacional en horario de gran audiencia. Entonces se planteó el problema que todos conocemos, ¿en qué local? Nos pusimos en contacto con Agurtzane Aizpuru, directora de la Casa de Cultura Casares-Tomasene, y le solicitamos los locales del Centro Cívico en Larratxo para montar una muestra que sirviera para realizar el programa. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
AHM
Berrikuntza batekin gatozkizue. Aurrerantzean AHM-ren jardueren berri Facebookaren bitartez ere jaso ahal izango duzue. Ekitaldien agenda, argazkiak, bideoak…, gure elkartearekin zerikusirik duen informazioa klik xume batez aurkitzeko modu bat da. Interneteko sare sozial honetan murgiltzeko eman dugun urrats honen arrazoia bikoitza da: batetik, dagoeneko sare sozial hau erabiltzen ari diren lagunekin harremanetarako tresna bat edukitzeko, eta, bestetik, gure elkartearen jarduerekin interesaturik egon daitekeen lagun gehiagorekin harremanetan jartzeko. Gure orrialdea ikusteko ez da nahitaez facebooken izena eman behar. Gure “horman” zuzen-zuzenean sartzeko botoi bat jarri dugu Altzaneteko orri nagusian. 
< klik egin logoan
Iruzkinik ez »
Iñigo Landa
Nuestro colaborador Fernando Barrero Arzac, dedicado principalmente al campo de la historia familiar (”Retorno a Altza“), ha realizado una investigación sobre la memoria histórica centrada en la represión de que fue objeto la 109ª Brigada Mixta al entregarse en el Campo de Concentración de Zaldívar (Badajoz). A la misma brigada pertenecía su abuelo Andrés Barrero, que desapareció en dicho campo.
La Guerra Civil española, causante de tanta muerte y sufrimiento, tiene aún pendiente la dignificación en todos los ámbitos de las víctimas de aquella barbarie. Investigaciones serias, como ésta de Fernando Barrero, realizadas a partir de un buen trabajo de documentación, son toda una aportación en ese sentido.
4 iruzkin »
Jon Serrano
Bigarren atal honetan Bidebieta Jauregiaren barrualdea ezagutuko dugu (egongela, logelak…).
Bidebieta Jauregia XIX. mendean eraiki zen, Javier Artazcoz-en eskutik. Hau hil ondoren Sotomayor dukearen eskuetara pasa zen eta honek, 1932 urtean, Errenteriako Fausto Gaiztarro arkitektoarekin trukaketa bat egin zuen.
Bidebietako parkearen jatorria eta bilakaera hobeto ezagutzeko komenigarria da Hautsa Kenduz III-n argitaratutako “Parque de Bidebieta” artikulua irakurtzea, Arantza Martinez eta Isabel Murillok idatzita. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Orain dela hiru urte, “Altza, Hautsa Kenduz - IX” liburuan “La Siega” izenburuko idazlana argitaratu genuen, Antonio Dávila García-k idatzita.
Dávila Zalamea de la Serenan jaiotako altzatarra da eta sorlekuarekin harreman estua mantentzen du. Idaztearekin gozatzen du eta narrazioa emigrazioaren bizipenetik idatzia dago, bizipen pertsonala eta traumatikoa. Aurten bigarren zatia idatzi du “Guipúzcoa” izenburukoa, aurrekoaren jarraipena, eta maiatzean osorik argitara eman du José Damián Gil Pizarro, “Asociación Cultural Dístylo” eta egileak berak editatuta. “La siega”-rekin batera, Pablo Guerrero-ren hiru abestien hitzak (”Cantares de trilla”, “Emigrante” y “Extremadura”) eta hiztegitxo bat ere aurkituko ditu irakurleak argitalpenean. Liburuxka Arrizarreko Peñuelo liburu dendan eros daiteke 5 eurotan.
Iruzkinik ez »
Iñigo Landa

Herri baten historian gogorrak eta gogoan hartzekoak izaten dira gerra garaiak. Altzan, momentu horietako bat lehen karlistada izan zen eta gure artean merezi duen arreta izan du; Charo Roquero historialariak karlisten eta liberalen arteko borrokak gure herrian sortu zituzten kalteak eta ondorioak sakon aztertu zituen “La Primera Guerra Carlista y sus consecuencias (1832-1862)” (Altza, Hautsa Kenduz IV) artikuluan.
Berriki, Joxemi Sanchez-i esker, hobeto ezagutu ditzakegu borrokaldi horiek Altzan eragin zituzten ondorioak. Euskal genealogiaz eta tokiko historiaz arduratzen den Antzinako elkarteak Interneten bitartez argitaratzen duen Antzina aldizkariaren azken zenbakian “Altzako baserriak lehenengo karlistadan” artikulua idatzi du Sanchez-ek. Artikuluan kaltetutako baserriei buruzko informazioa osatzen eta zehazten saiatu da eta, batez ere, datu horiek eskaintzeko modua nabarmendu nahi genuke, baserrien zerrendarekin egin duen taula eta mapa, alegia: baserrien erreferentzia dokumentala, gerra ondoren zeukaten egoera, kiskaliak (”k” hizkiarekin taulan eta puntu horiz mapan), edo txikituak (”t” hizkia eta puntu gorria), gaur egun daukaten izen aldaera, “d” hizkia erabiliz desagertu diren baserrien kasuan, eta baserri bakoitzaren koordenatuak eta kopena mapan eskainiz.
Iruzkin 1 »
Jon Serrano
Gaiztarro familiak bere familiaren albumetik bostehunetik gora argazki kopiatzen utzi digu.
Egin duen ekarpena oso garrantzitsua da, argazki kopurua handia baita eta erakusten dutena ere ikusgarria. Estibausen bitartez argazki sorta honen zati bat aurreratuko dizuegu eta ikusi ahal izango duzue gure irudi-memoria osatzeko garaian argazki sorta honen interesa.
Lehen emanaldi honetan Fausto Gaiztarroren jabetza zen “Bidebieta” orubearen kanpoaldea ikusiko dugu eta aurrerago, palazioaren barrualdea, urbanizazio lanak eta familiako argazkiak. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Altza XXI
Altza y su desarrollo urbanístico caótico
Donostiak Altza udalerria bereganatu zuen 1940. urtean. Anexioaren ondoren kaos urbanistikoa izan da nagusi, eta Donostiaren errentagarritasun ekonomikoa Altzaren garapen orekatuaren gainetik jarri da beti. Gaur egungo politikariek asmo berdinak dituzte. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »