Hautsa Kenduz 11

2011, Azaroak 29

azala-txikia

Abenduaren 16an, ostirala, arratsaldeko 7:30ean, ‘Altza, hautsa kenduz’ liburu sortaren ale berri bat aurkeztuko dugu Tomasenen. Ale berri hau hamaikagarrena izango da eta 25 urteko ospakizunen egitaraua biribiltzera dator.

Bere orrialdetan, Altzaren adiskide multzo eder batek landutako hogeita lau artikulu izango ditu eskura irakurleak. Beste behin, Hautsa Kenduz gure historiari begira jarriko gaitu hamar lanari esker, historiaurretik gaur egun arte, jasan ditugun gerra zibilek leku garrantzitsu bat hartzen dutela. Beste zortzi artikulutan egungo altzatar bizilagunak eta haien elkarte eta ekimenak dira mintzagai eta ikusgai testuen eta argazkien bitartez. Azkenik, bestetan bezala, sormenak eta ekarpen pertsonalek ere atal garrantzitsu bat osatzen dute ale berri honetan. Aurkezpen egunean, gurekin izango dugu Manu Gomez gaita-jotzaile altzatarra; berak emango dio azken ukitu musikala argitalpenari.

Liburuaren azala osatzeko garai klasikoetara jo dugu egungo hausnarketa bat egiteko. Erromatarrek, zeregin bat arrakastaz amaitu ondoren edo egitasmo berri bat egoki hasi nahi zutenean, Jano jainkoaren tenplura joaten ziren opariak egitera. Jano buru biko jainkoa zen, aurpegi bat iraganari begira zeukan bitartean, bestearekin  etorkizunari begiratzen zion. Jainko haren irudia hartu dugu Hautsa Kenduz honen azalerako eta, horrela, hamaika zenbakia iraganari eta etorkizunari begira jarri dugu aldi berean, egindakoarekin pozez eta etorkizunari heltzeko gogoz. Aurkezpenaren eguna beste aukera bat izango dugu elkarrekin biltzeko, iraganaz hitz egiteko eta geroari ekiteko.

Hona hemen artikuluen zerrenda:

Agurra-Saludo: Donostia Kultura

Altzako Historia Mintegiak 25 urte. Iragana, oraina, geroa
25 años de Altzako Historia Mintegia. Pasado, presente y futuro

1. El yacimiento prehistórico de Ametzagaina
Jesús TAPIA, Francisco BARRIO

2. Querella criminal contra Juan Ángel de Arzac Parada (1738)
Mª Rosario ROQUERO USSÍA

3. Plan nuevo beneficial y su aplicación (1776)
Fermín MUÑOZ ECHABEGUREN

4. Análisis de la población altzatarra en el siglo XVIII
Juan Carlos MORA

5. Azken karlistadaren lekukoak
ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA

6. Doce meses negros en la historia amescoana (julio 1834 - julio 1835)
Balbino GARCÍA DE ALBIZU

7. Primavera en La Serena. La quietud y el silencio
Antonio DÁVILA

8. Gure aitona eta Gerra Zibila, memoria eta Historia
Iñigo LANDA IJURKO

9. Documentos de la Guerra Civil en Altza
ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA

10. Nuevos tiempos para la ermita de Uba
Angel CALVO BARCO

11. Nuestros molinos
Antxon AGUIRRE SORONDO

12. Escuela profesional de la mujer (Instituto de la Construcción)
1960-1976
Elena ARRIETA YARZA

13. Una pequeña gran historia de prevención:
el Taller de Askagintza-Altza
Ion BURGI, Xabier ARANA

14. El cross de Herrera
Antxon SEGES

15. Os nosos gaiteiros
Filipe DOMÍNGUEZ AVILÉS

16. Trintxerpeko txistulariak
Daniel SOLIÑO, Mikel LAZKANO

17. Juantxo Koka: Pilotalekuko artista
Raul PEREZ

18. Manuel Arrieta Irizar, afición al ciclismo
ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA

19. Artzaia
Iñaki MARTIARENA “MATTIN”

20. Homo samariensis
Joan Mari IRIGOIEN

21. Altzako Ipuin eta Bertsopaper lehiaketak
BIZARRAIN KULTURA-ELKARTEA

22. Los Bereberes del Alto Atlas
JOXERRA

23. Larga vida al libro
Concepció CARRERAS

24. Álbum fotográfico de Larratxo
Jon SERRANO

25. “Altza, Hautsa-Kenduz”-en argitaratutako idazlanen aurkibidea /
Índice de los trabajos publicados en números anteriores

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2025
A A A O O L I
« api    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean