Etiketaren izena: Los Boscos

Los Boscos auzunea: kultura eta kirola (eta 6)

2022, Otsailak 15

l20398

Edificio nº 13 de Los Boscos (1967)

Antxon Alfaro

Los Boscos auzunearen hastapenetan eta sorreran egin dugun ibilbidearekin amaitzeko, auzo berriaren inguruan lehen urteetan sortu zen kultur eta kirol arloari erreparatuko diogu.

Los Boscos auzunearen diseinuan elementu bereizgarri bat, inguruan eraiki ziren gainerako auzuneekin alderatuta, proiektuan komunitate berrirako zenbait zerbitzu jasotzea izan zen. Eskola edo dendez gain, eraikin batean ere erabili zen guztia, 13. zenbakia, bai dotazio erlijiosoetarako, garaiko giroarekin bat etorriz, bai kulturarako eta aisialdirako ere. Beheko solairuan eliza zegoen, lehen solairuan gizarte-lokala, bigarren solairuan zinema, gainean kaputxinoen etxea eta azken solairuan gimnasio bat. Horri esker, gune horiek elementu garrantzitsuak izan ziren gizarte-, kultura- edo kirol-dinamizazioan, bai Los Boscoseko biztanleentzat, bai ingurukoentzat.

  (gehiago…)  »  

Los Boscos auzunea: eskola eta ikastola (5)

2021, Abenduak 17

c100315

Los Boscos eskolako ikasle taldea (1968)

Antxon Alfaro

Los Boscos auzune berrira etorri ziren familia gehienak gazteak ziren eta eskola-adineko seme-alabak zituzten. Aurkitu zuten lehen arazoetako bat izan zen inguruko eskolek ezin zutela hainbeste ikasle berri jaso. Etxebizitza berrietan bizitzen hasi bezain laster, arazo larri horri erantzun bat emateko lanean hasi ziren.

Auzunearen hasierako diseinuan ez zen eskolentzako espaziorik aurreikusten, aldiz, 4 eta 5 zenbakien etxabeetan haurtzaindegi bat izatea pentsatuta zegoen. Hala ere, auzunea eraikitzeko garaian, lursailaren orografia zela eta, zenbait eraikinen etxabeetan espazioak sortu ziren. Inguruko haurrak eskolatzeko, Donostiako Udalarekin harremanetan jarri ziren, etxabe horien erabilera doan lagatzeko. Udalak proposamena onartu zuen eta eskola berrien mantentze-gastu guztiak ordaintzeko konpromisoa hartu zuen.

  (gehiago…)  »  

Los Boscos auzunea: San Jose Langile eliza eta Altzako kaputxinoen anaiartea (4)

2021, Uztailak 20

Antxon Alfaro

Jose Ramon Seséren erlijiotasuna zela eta, eliza funtsezko elementua izan zen Los Boscos-en diseinuan eta eraikuntzan. Honek, eliza, auzune berrian inauguratutako lehen elementua izatera ere eraman zuen, Gorputz Santua, elizako sagrarioan, auzo berriko lehen bizitanle izatea nahi baitzuen.

los-boscos-1

Eliza berria 1967ko abenduaren 23an inauguratu zen. Kornelio Berrondok, San Martzial elizako erretoreak, Gorputz Santua, palio azpian eta prozesioan, Los Boscos auzoraino eraman zuen. Ondoren, Lorenzo Bereciartua elizbarrutiko gotzainak San Jose Langilea eliza berria bedeinkatu eta sagaratu zuen.

Elizaren ekipamenduaren zati handi bat dohaintza batzuei esker lortu zen. Aldarea Fuerteventurako kondeak, Jose Luis Londaiz Quintana, eta bere seme-alabek eman zuten, urtebete lehenago hil zen Isabel de la Plaza Olace emazte eta amaren oroimenez. Gaur egun oraindik ere ikus daiteke aldarean elizaren inaugurazio egunean horretarako jarri zuten plaka. Kanpaiak ere Fuerteventurako kondeak eman zituen eta bankuak Gipuzkoako Aurrezki Kutxak.

  (gehiago…)  »  

Los Boscos auzunea: etxebizitzen eraikuntza (3)

2021, Maiatzak 25

l19832

(A. Alfaro, 1967-12-24)

Antxon Alfaro

Lurrak behin betiko erosi ondoren, 1964. urtearen amaieran, etxebizitzak eraikitzeko prozesua hasi zen. Hiru urte luze iraungo zuen eta 1967ko abenduaren 24an, etxebizitzen giltzen ematearekin amaitu zen.

Ramon Gabarain arkitektoak egindako proiektua 1964ko abenduaren 13an aurkeztu zen Donostiako Udaleko Obren Bulegoan, non “Altza auzoan, kaperaz, eskolaz eta maisu-maistren egoitzaz hornitutako auzune bat” eraikitzeko udal lizentzia eskatzen zen.

Aurkeztu eta egun gutxira, 1965eko urtarrilaren 25ean, Hirigintzako zuzendari teknikoak, Encio jaunak, proiektuari buruzko zehaztapen batzuk eta aparkalekuetarako aurreikuspen handiagoa eskatu zituen. Antonio Sampietrok gogoratzen zuenez, udal teknikari honekiko harremanak ez ziren batere errazak izan. Jose Ramon Sesé eta bera ia egunero joaten ziren Donostiako udaletxera izapideak arintzeko asmoz, baina berarentzako eskupekorik ez zegoenez, espedientea tiraderan geldirik edukitzen zuen. Baina etsipena eta ezintasuna aldatu egin ziren Jesus Los Santos Garayalde eta Jose Eizmendi Amutio zinegotziekin harremanetan jarri zirenean, zeinek udal espedientea onartzeko prozesua azkartzea lortu baitzuten.   (gehiago…)  »  

Los Boscos auzunea: etxebizitzaren beharra (2)

2021, Martxoak 19

l19686b

Antxon Alfaro

Sagueseko gazte haiek, 1947an Villa Ulian elkartu zirenak Centro “Los Boscos” martxan jartzeko, hamar urte geroago batzuk ezkonberriak ziren eta beste batzuk ezkontzeko zorian. Haien arazoa, gaur egun bezala, etxebizitza bat eskuratzeko zailtasuna zen, beren bizi-proiektua modu independentean garatzen hasi ahal izateko. Bikoteko kideren baten gurasoen etxean bizi ez zirenek beste familia batzuekin partekatzen zuten etxebizitza.

1957. urte hartan, Jose Ramon Sesék, gazte haiek zeuden egoera ikusita, emantzipatu ahal izateko etxebizitzak egiteko ideia proposatu zien. Hasieran, ideia burugabea, erokeria bat zela pentsatu zuten. Baina Jose Ramonen kemenak eta konbikzio-indarrak abenturan murgiltzera bultzatu zituen haietako hemezortzi. Gehienak Saguesekoak ziren, baina Gros auzoko beste zonalde batzuetakoak ere bazeuden.   (gehiago…)  »  

Los Boscos auzunea: sorrera (1)

2021, Otsailak 7

José Ramón Sesé (1950)

José Ramón Sesé (1950)

Antxon Alfaro

Los Boscos auzunearen sorreraz hitz egitean, 1947. urtera eta Jose Ramon Sesé Elizalderen (1926-1994) pertsonarengana jo behar da.

Jose Ramon Sesé oso pertsona erlijiosoa zen, eta gaztetatik San Juan Bosco apaiz eta pedagogoaren pentsamenduari jarraituz apostolutza bizitza praktikara eramatea erabaki zuen. Italiako erlijioso katoliko horrek gizarte-bazterketako egoeran zeuden gazteen heziketan oinarritu zuen bere lana, XIX. mendeko bigarren erdialdeko Turinen.

Ideia horiek jarraituz, 1947ko apirilaren 12an, bilera batera deitu zituen Sagues auzoko hamabi mutil gazte (Antonio Alfaro, Antonio Sampietro, Felix Díaz, Juan Liberal, “Txolete”…). Centro Los Boscosen sorrerako bilera hori Villa Uliako lokal batean egin zuten, Zabaleta kalean, garai hartako Donostiako Gros auzoko San Inazio elizako erretoreak, Auspicio Otaegui, utzita.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»
  • Fernando Etxauri
    (2024, Urriak 20)
    «La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP »
  • alejandro ceron
    (2024, Urriak 18)
    «muy buena informacion »
  • Fernando
    (2024, Urriak 16)
    «Estimado Bernardo He leído con interés el relato de Santa Columba. En el Puerto de Santa María tenemos una reliquia de ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Abuztuak 5)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»

etiketak


Sarean