Euskara eta Altza
Altza Euskaltegiko irakasleak
Gure herrian euskaraz bizitzeko abagunerik ba al dago? Altzan euskararen erabilera non sumatzen da? Hau lortzeko zer egin behar da?… Eta horrelako beste hamaika galdera egin izan diogu elkarri, oraindik, erantzun garbirik aurkitu ez badiogu ere. Izan ere, bi ikuspuntu desberdin eta kontrajarriak izan dira betidanik gure artean: bata baikorra eta bestea ezkorra. Esan beharra dago ikuspuntu hauek sortuak direla kaleko egoera ikusi ondoren, biak direla bizi dugun errealitatearen islada. (gehiago…) »