Jaiotetxeari
Autopista dela eta beste, hamaika baserri hankaz gora joan dira Euskal Herrian: Donostia aldeko Otxoki da bat. Honela kantatu dio Patxi Otxokik bere baserriari:
Jaiotzetikan ohituak geunden
baserri zabal batian,
kanpo lanian jarraitu degu
joan diran zenbait urtian;
egun batetik bestera danok
sartu gaituzte lurpian:
kalian bizi beharra
lau paretaren erdian! (gehiago…) »





Aurreko urteetan bezala aurten ere Altzako Historia Mintegiak bere egutegia argitaratu du. Egutegia denboraren igarotzearen adierazpena da eta horregatik, Altzako udaletxearen eguzki-erlojua oinarri hartuta, zahartzaroa eta haurtzaroa dira 2005. urtea ilustratzeko aukeratu ditugun argazkiak. Argazkilariak Manuel M. Antia eta Larumbe dira. Hirugarrenaren abizena ez dugu ezagutzen, egileak bere argazkia errekonozitu egiten badu gurekin harremanetan jar dadila. Edizio honetan Zyma grafikagintza, Berpiztu taldea, Ipotx taberna eta Auzoa merkatarien elkartearen laguntza izan dugu. Mila esker zuen laguntzagatik.
