Jaiotetxeari

2004, Abenduak 1

Autopista dela eta beste, hamaika baserri hankaz gora joan dira Euskal Herrian: Donostia aldeko Otxoki da bat. Honela kantatu dio Patxi Otxokik bere baserriari:

Jaiotzetikan ohituak geunden
baserri zabal batian,
kanpo lanian jarraitu degu
joan diran zenbait urtian;
egun batetik bestera danok
sartu gaituzte lurpian:
kalian bizi beharra
lau paretaren erdian!

Han utzi ditut aran arbolak,
utzi ditut gereziak,
han utzi ditut piko, udare,
sagar geza ta gaziak;
nere bihotzen bana zuten
han dauden arbola guztiak;
nere barrena samindutzen du
horrela galtzen utziak:
oraingo txandan puxka gozorik
galdu du Euskal Herriak.

(Arantzazuko egutegitik hartua)

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2026
A A A O O L I
« Abe    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»

etiketak


Sarean