Martxoan “Gipuzkoa. Udal errepublikanoetatik frankistetara. 1936-1937″ liburua aurkeztu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Egileek, Ane Beledo, Iñaki Egaña, Cristina Martín eta Montse Zato, herriz herri udal artxiboak arakatu dituzte udalbatzetan egon ziren aldaketak jasotzen dituzten dokumentuen bila. Honen segidan irakur dezakezue Altzari dagokiona. Liburua euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dute.
+55 ALTZATIK ABIATUTAKO IBILBIDEAK izen berriarekin heldu diogu Casares Kultur Etxeak eta Altzako Historia Mintegiak elkarrekin antolatutako 2011. urteko txango egitarauari.
Denboraldi honetan museoak, erakusketak, ibilbide etnobotaniko bat eta sei txango prestatu ditugu, Altzan eta inguruetan aldaketa handiak ezagutzen ari diren lekuetara gerturatzeko asmoz.
Dos son las cosas que han marcado este año la Romería de Uba. La falta de Norberto Chiapuso y el tener la ermita el culto compartido con los cristianos ortodoxos.
La primera es una triste sensación íntima de la falta de una persona tan ligada a esta celebración y que tantas veces le has visto participar y organizarlo todo.
Nuevas personas se han encargado en suplirle y en hacerlo todo bien, pero perdónenme para mi no es lo mismo y con la jubilación no hace mucho tiempo de Don Fernando Garijo se ha cumplido un ciclo en la historia de esta romería. (gehiago…) »
Joan den larunbatean egun gogoangarria pasa genuen Burgin, Almadiaren Egunean. Blanquik eta Alfonsok haien etxeko eta herriko ateak zabaldu zizkiguten eta haiei esker festa bete-betean ospatu ahal izan genuen. Ongietorria etxean egin ziguten hamaiketako bikaina prestatuz, herriko txorizoa eta Erronkariko gaztarekin. Ondoren, auzokideek gogo handiz egin duten Almadiaren Museoa ikusi genuen. Almadien ordua hurbiltzen ari zen eta, garaiz, Erdi Aroko zubiaren azpitik igaroaz, ibaiaren ertzera hurbildu ginen almadiek presa nola gainditzen zuten ikusteko lekua hartzera. Aurtengo ur-eskasiagatik almadizainek gogor lan egin behar izan zuten enborrak harrien artean ez gelditzeko, baina azkenean ederki lortu zuten. Bi almadiak igarotzean, zubi zaharraren gainetik ibaiaren beste aldera pasa ginen “Lanbideen pasealekua” bisitatzeko eta, bide batez, arroilaren begiratokiraino hurbiltzeko. Bazkalordua heldu zen. Pilotatokian dena prest zegoen bostehun lagunentzako bazkaria zerbitzatzeko, lagunarteko giro ezin hobean bazkaltzeko. Bazkalostean omenaldien garaia izan zen eta aurten espresuki boluntarioen lana omendu da, hogei urtetan egindako lanagatik. Bereziki Juantxo Garcia omendu zen, joan den irailean zendu zen boluntarioa. Agur esan eta etxera itzuli aurretik, Juan Urzainki Burgiko almadizain zaharrenarekin luze eta zabal hitz egiteko aukera izan genuen. Oso atsegina izan zen gurekin eta lanbide horretan izan zuen bizimoduaz eta lan baldintzetaz hitz egin zigun.
Pirinioetako haranetan bizitzea eta lan egitea beti izan da oso zaila eta gogorra. Aspalditik bertako biztanleak herria utzi eta alde egin behar izan dute bizi baldintza hobeagoen bila. Joera horri buelta eman nahi diote. Burgik 235 biztanle baino ez dauka, basogintzaz bizi izan da eta bizi da egun, eta jarraitu nahi du bizirik. Almadia eta almadizainen lanbidea festa eder baten ikurra bihurtu dute, herritarrak, zahar eta gazte, konprometituz, iragana eta egungoa uztartuz, Pirinioetako beste haranetako almadizainekin bat eginez, eta milaka bisitari erakarriz, bertako natura eta historiarekin gozatzeko, eta, batez ere, mendialdeko antzinako lanbideak bere nortasunaren ikurtzat duen herri batean egun borobila pasatzeko.
Claudia Longarela Colombo Berra Brea (2025, Ekainak 14) «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán.
Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
Iñaki (2025, Maiatzak 3) «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
Mariano Pérez de la Cruz (2025, Maiatzak 1) «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»