Artxiboak 2014, Urtarrilak 22

Arriberri eta Arrizar auzuneen izenei buruz

2014, Urtarrilak 22

arrizarArrizar eta Arriberri auzuneen izena idazteko formari buruzko iritzia eskatu digute, ahaztu gabe Harria parkearen izena ere horiekin erlazionaturik dagoela.

Historia aldetik ikusita, inongo zalantzarik ez dago. Jatorrizko izena ARRIAGA da, egungo parkearen goialdean zegoen oinetxearena. Horrela agertzen da dokumentu guztietan lehen aipamenetik, 1456. urtean, XX. mendera arte (1). Arriaga oinetxearen lurretan eraikitako etxeen eskrituretan ere jatorrizko forman agertzen da idatzita.

Aldaeren inguruko nahasmena, beraz, berria da eta Arriaga izenaren ahoskerak zerikusi izan du. Izan ere, bertakoek hitz egiterakoan ARRIYA deitu izan diogu baserriari, euskal hiztun batentzat batere arrotza ez den forma bat. Hizkuntzalari batek esplika ditzake arazorik gabe Arriaga > Arriyaga > Arriya aldaketak, arruntak baitira gure hizkeran: ‘egun guztiyan alkiyan eserita’ edota ‘Astiarra’ Astigarraga esateko. Inor gutxiri okurrituko zaio Astigarraga herriarentzat Astiarra aldaera ofiziala egitea, baina Altzan bai, Donostiako udalaren eskutik. Adibidez, Aduriz oinetxearen kasuan, ‘Auditz” ahoskeraren aldaerari eman dio ofizialtasuna, gaur egun arte iraun duen mendeetako jatorrizko formari bizkarra emanez. Arriaga kasura itzuliz, Donostiako udalak Arriaga > Arriya bilakaerari koska bat estuago egin dio eta oinetxearen orubean egin zuten parkeari, azak ontzeko, HARRIA izena jarri zion.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2014
A A A O O L I
« Abe   ots »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »

etiketak


Sarean