Artxiboak 2016, Martxoak 23

Altzako IV. Naturaldia

2016, Martxoak 23

tarjetoia1

Irudia: Antonio Valencia

Laugarren urtez apirilean Naturari eskainitako programa osatu dugu Casares-Tomasene Kultur Etxeak, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Plus 55-k eta Altzako Historia Mintegiak.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

  (gehiago…)  »  

Estrategia 2020

2016, Martxoak 20

Ongi ulertu badugu behintzat, Estrategia 2020 izeneko proiektuan burutu den ikerketaren ondorioen arabera altzatarrek hiriko mailarik baxuenak dauzkagu bizi baldintzetan: pobreenak gara eta lehenago hilko gara. Orain konturatu dira hiriko ekialdearen bizi kalitatea ez dela hiriko mendebaldearen parekoa, eta bereizketa hori ustez Altzako Udalerriaren muga igarotzean hasten da, Uliako errepidearen parean.   (gehiago…)  »  

Joxerra: “Mendira joateari ez diot inoiz utziko, beharra bilakatu zait”

2016, Martxoak 15

joxerra

Kirolak harremanetan jartzen gaitu gure buruarekin, ondoan dauzkagun lagunekin, eta, askotan, mendizaletasunaren kasuan bezala, naturarekin. Gure artean, Joxerra Fernandez Cañada, Joxerra dugu esperientzia hori bere artikuluen bitartez ederki islatu duena. Joxerra AHMko partaidea da elkartea sortu zenetik eta mendizalea. Gertuko eta urrutiagoko bideak egin ditu, beti argazki makinaz lagunduta, eta ibilera horien berri utzi digu Altza Hautsa Kenduz liburu bilduman argitaratutako artikuluetan. Azken urte honetan arreta berezia eskaini diogu kirolari eta kirolariei, eta horregatik oso aproposa iruditu zaigu Joxerrarekin elkarrizketa bat egitea bere kirol zaletasunaren nondik norakoa hobeto ezagutzeko.

Haurtzarotik has gaitezen, Joxerra. Ze oroitzapen gorde duzu garai hartatik?   (gehiago…)  »  

Inocencia Arangoa, emakume margolaria

2016, Martxoak 8

la-union-vascongada-1901-05-01-moztuta

Iñigo Landa

Martxoak 8 egun aproposa da XIX. mendeko euskal emakume artista bakarrenetako bat gogoratzeko, Inocencia Arangoa Figueroa margolaria, Altzako San Martzial elizan 1879ko abenduaren 29an batailatua eta 1972ko abenduaren 10ean Madrilen zendu zena. Hurrengo sarrera batean margolari honen biografia labur bat eskainiko dugu eta momentuz emakume izatetik bizitutako pasadizo batekin geratuko gara, 1901. urtean Erroman pentsiodun postu bat eskuratzeko oposaketetara bere burua aurkeztu zuenean eta norbait eragozten saiatu zen emakumea zela argudiatuz. Donostiako La Unión Vascongada egunkariak 1901eko maiatzaren 1eko azalean bere babesa eskaini zion emakume artista gazteari berdintasunaren aldeko idazki bat argitaratuz.

NOTICIAS

Inocencia Arangoa

Por tratarse de una joven señorita, hija de San Sebastián, donde reside su familia, alumna distinguida que fue de la Escuela de Artes y Oficios, reproducimos las siguientes líneas que publica un periódico profesional de enseñanza:

“En estos días se está debatiendo si debe o no ser admitida a oposición, para una plaza de pensionado en la Academia Española de Roma, la señorita Inocencia Arangoa, que firma una de las solicitudes presentadas en el ministerio de Estado.

Según noticias de los periódicos, ha emitido informe un jefe de Negociado, diciendo que debe desestimarse la pretensión, sin que para ello exista otra razón que la de ser una mujer la que aspira a obtener la pensión.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2016
A A A O O L I
« ots   api »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean