Artxiboak 2016, Apirilak 27

Aurtengo Bertso astea

2016, Apirilak 27

Iñaki Lertxundi

Aurtengo Altzako “Bertso astea”-ren egitarau oparoa eta aberatsa martxan da dagoeneko. Joan den 16an Bertso Afaria izan genuen Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin, eta aurreko igandean Bertso Jaialdia Sustrai Colina, Igor Elortza, Iker Zubeldia eta Jone Uria bertsolariekin.

Datozen ekimen berrietara bertaratzeko gonbidapena da honako hau:

  • Apirilak 29, ostirala, Nido tabernan, 22:00etan: “BI BALA” emanaldia.
  • Maiatzak 2, astelehena, Tomasene Kultur Etxean, 19:00etan: Miren Amurizaren “KAPULANA BAT ZINTZILIK” emanaldia.

Antolatzaileak: Altzako Bertsozaleak, Altzania Kultur Elkartea. Laguntzailea: Casares Kultur Etxeaaltzako-bertso-astea-2016

Toschi-Ibérica: amiantoa Altzan

2016, Apirilak 24

toschi-2

Antxon Alfaro

Orain dela 10 urte, 2006ko apirilaren 24an,  Maria Luisa Sarriegi, Errenteriako bizilaguna, pleura minbiziaren ondorioz hil zen. Maria Luisa 18 urterekin Altzako Toschi-Ibérica lantegian hasi zen lanean, amiantoa erabiliz uralita-plakak egiten zituzten lantegian, eta amiantoaren eraginez, hain zuzen, gaixotu eta hil egin zen.

Boost Fibrocementos Toschi-Ibérica lantegia itxi zenean, gaur egun Altzako kiroldegia dagoen tokian zegoen. Hala ere, enpresa honen hasiera Altzan 50ko hamarkadan izan zen Buenavista auzoan, bizikleta-fabrika zaharrean.

  (gehiago…)  »  

Zabarkeria Ermita bidean

2016, Apirilak 20

Iñigo Landa

20160416_100612

Bide bat mozten denean bide horren beharra duten erabiltzaileak kaltetzen dira bete-betean. Eta hori gertatzea beti larria izanik, are larriagoa da erantzulea udala bezalako erakunde publiko bat denean. Ermita bideaz ari gara. Antzina Donostia eta Errenteria lotzeko ibilbidean sortua, gaur egun ezinbesteko bidea Altzagaina eta Herreraren artean joan etorrian oinez ibiltzen diren bizilagunentzat. Harrobiaren eremuan eraikitako dorretzar berri baten obrak bidea moztu egin du eta agerian utzi du hirigintza planak egiten dituztenen arduradunen erabateko axolagabekeria auzokideekiko, inprobisazioa izanik sortzen diren arazoei aurre egiteko jokabide nagusia.   (gehiago…)  »  

Duela 80 urte: ¿Hasta cuando, señores concejales…

2016, Apirilak 14

euskadi-roja-1936b

Euzkadi Roja, 1936-03-21

Desde Alza
¿Hasta cuando, señores concejales, han de seguir sin solución los problemas de la Villa?

Hace infinidad de meses, si se quiere, que ese Ayuntamiento adoptó acuerdos, tan importantes como la urbanización del pueblo, la construcción de una carretera, que, reportaría grandes ingresos a las arcas municipales, construcción de grupos escolares y de la Casa Consistorial en la Plaza de San Luis (Herrera).
¿Por qué esa dilación de no llevar todos esos acuerdos a la práctica? ¿Es que no existe el problema del paro obrero en Alza? ¿Es que los grupos escolares que actualmente existen reunen condiciones higiénicas necesarias, para poder practicar la enseñanza en forma adecuada?   (gehiago…)  »  

Aurtengo batzar berezia

2016, Apirilak 8

batzarra2016 Pasa den martxoaren 10ean Altzako Historia Mintegiak burutu zuen batzarra berezia izan zen. Hogeita hamar urteko ibilbidea ekinean eta proiektu zaharrak eta berriak esku artean aurrera begira ekiteko gogoz egotea ospatzeko modukoa da. Hogeita hamazazpi bazkide elkartu ginen altzatarrentzat esanguratsu den leku batean, Altzako udaletxearen batzar aretoan, jatorrizko altzarien artean, 1999. urtean Herrerako Auzotegin herri ekimenez zaharberritu zirenak. Udaletxearen leku berean zegoen 1390. urteko Estibaus zelaia hura, altzatar talde bat komunitatearekin zerikusirik zeuzkaten gaiak aztertzeko biltzen zen leku berean.   (gehiago…)  »  

Naturaldia Altzan eta Youtuben

2016, Apirilak 4

screenshot-2016-04-04-201330Bihar, asteartea, Antonio Valencia argazkilariaren “Bichos” erakusketaren inaugurazioarekin abiatuko da aurtengo Altzako IV. Naturaldia. Tomasene Kultur Etxean izango da, 19:30ean. Bertan Antonio bera egongo da eta argazki bakoitzari buruzko azalpenak emango dizkigu. Argazki erakusketa apirilak 5-15 bitartera egongo da ikusgai Tomasenen, ordutegi honetan: 17:30-20:00 (asteazkenetan 18:00-20:00).

Erakusketara eta aurtengo egitarauan dauden jarduerekin gozatzera gonbidatzeaz gain, Youtubeko Altzanet kanalean aurreko urteetako Natur Asteen zenbait jardueren bideoak ikustera ere animatu nahi zaituztegu. Hauek dira bideoen estekak eta bakoitzaren iraupena:

Estibaus

Atalak

Apirila 2016
A A A O O L I
« mar   mai »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean