Artxiboak 2019, Martxoak 29

Hil zuten aita gogora ekarriz

2019, Martxoak 29

luis-irisarri-piquer

Luis Irisarri Piquer

Nieves Irisarrik sukaldeko goxotasunean hartu gintuen, bere ahizpa Angelita eta Lurdes alabarekin batera, Luis Irisarri, 36ean fusilatu zuten aitaz hitz egiteko. Neskatxoak bi urte eta bi hilabete zituen hura gertatu zenean, eta, orain, laurogeita bi urte geroago, bere seme-alabekin batera, Gema, Manoli, Xabier eta Lurdes, haren oroitzapena eta gorpuzkinak berreskuratu nahian jarraitzen du.

Luis Manuel Irisarri Piquer Donostian jaio zen 1908ko ekainaren 21ean eta 1936ko azaroaren 10ean fusilatu zuten. Salvadorren eta Ramonaren semea, familia Lodosako herri nafarrekoa zen jatorriz. Familia Donostiara bizitzera etorri zen eta, geroago, gurasoak banandu egin ziren. Luis Manuelek aitaren alde egin zuen, eta gainerako anai-arrebek, Valentinak, Miguelek eta Manuelek nahiago izan zuten amarekin geratu.   (gehiago…)  »  

Bidean barrena Gerra Zibilaren inguruan

2019, Martxoak 22

ruta-plano-1930Datorren apirilaren 6rako ibilbide bat prestatu dugu Gerra Zibilean Altzan bizitutakoaren inguruan. Ion Urrestarazu Parada izango da gidari eta bera arduratuko da Bidebieta-Herrera-Mirakruz aldean ezagututako hainbat gertaera ezagutzera ematen.

“Gerra amaitu da” aldarrikatu zuen Francok 1939ko apirilaren 1ean, hiru urte lehenago kolpe militar batez hasitako gerrari ofizialki amaiera emanez, baina, oraindik gaur egun, laurogei urte pasa direnean, gatazka horrek irekitako zauri askok itxi gabe jarraitzen dute.

Gaia oso garrantzitsua izan arren, Gerra Zibila Altzan -udalerri garai horretan- osoko ikuspegi batez azaltzen duen azterketa bat ez daukagu oraindik gurean.  Horregatik, AHMn asmoa egin dugu aurten gaiari arreta berezia eskaintzeko, orain arte bildutako dokumentuak bilaketa berriekin osatuz, datuak ordenatuz eta dagokien testuinguruan ipiniz, eta, urte amaierako nahi genuke, taxuzko azterketa eskainiz, gaur egun dagoen hutsunea, ahal den neurrian betez.   (gehiago…)  »  

Altzako XIX. Bertso Aroa

2019, Martxoak 17

kartela

Iñaki Lertxundi Olasagasti

Azken urte luze hauetan urratutako bide emankorrari jarraikortasuna emanez, aurtengoan ere plazarako jauzia egin dugu. Aurtengoan ere ilusioak eta gogoak berrituaz, bertsoek ardaztutako egitaraua zabala eta aberatsarekin gatozkizue.

  • Martxoak 22: BERTSO MARRAZTUAK, Nido Tabernan, 22tan; Unai Gaztelumendi, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi.
  • Martxoak 30: BERTSO BARRIKOTEA, Herrera K.E., 14tan; Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga; gai jartzailea: Joseba Alkiza.
  • Martxoak 31, BERTSO JAIALDIA, Kaxkon, 18tan; Haritz Mujika, Oihana Iguaran, Eli Pagola eta Amets Arzallus; gai jartzailea: Gorka Segurola.
  • Apirilak 2: “NERETIK”, Tomasenen, 19:30tan; Andoni Egaña eta Jon Ostolaza trikitilaria.

Antolatzaileak: Altzania K.E., Bizarrain Elkartea, Altzako Bertsozaleak. Laguntzailea: Casares Kultur Etxea. Gonbidapena egina dago…. Animatu zaitezte!!!!

AHMren Batzarra

2019, Martxoak 15

batzarra-2019

Atzo arratsaldean Casaresen hogeita lau bazkide bildu ginen AHMren ohiko Batzarra ospatzeko. Faltan eman genuen Tomas Paulis, orain dela gutxi zendua eta ohiko parte hartzailea gure batzarretan. Gogoan daukagu.

Batzarrean joan den urteko jardueren eta kontuen berrikuste bat egin genuen, eta pozez gaude egindakoarekin. Tarteka, aurten egiteko egitasmoaz ere hitz egin genuen. Aurreikusitako jardueretako batzuk honez gero martxan daude, gure jardunean ohikoak baitira (Tokiko Bilduma, Pls 55 ibilaldiak, Naturaldia, Estibaus…), baina proiektu berriak ere bazeuden mahai gainean, hala nola 1936-39ko Gerra Zibila Altzan gaiari eskainiko diogun lan monografikoa, edota hainbeste lan ematen ari zaigun Altzanet webgunearen eraberritzea epe labur batean bukatzea.   (gehiago…)  »  

Final del XXXV. Mus Txapelketa

2019, Martxoak 11

Euskal Giroa Elkartea

Ya es historia la edición 35 del Campeonato que nos deja ese regustillo que queda después de un buen trabajo de equipo.

image001

Una interesante confrontación entre los finalistas Javi - Carlos y Mas - Antúnez  que dio la txapela de ganador a la pareja Mas - Antúnez, quedando Fernando Rodríguez y Felipe Villarón como primera pareja de la sociedad. A continuación vino el reparto de premios y una cena  en la que Iñaki Olaziregi lució, una vez más, sus dotes de cocinero y organizador.   (gehiago…)  »  

Emakumeen Aste berri bat eta aspaldiko asteen bideoak

2019, Martxoak 6

emakumeen-astea1Elkartea Berri, Ostadar eta Uztai Belar emakume elkarteek aurten ere Emakumeen Astea antolatu dute, XXXIVgarrena! “Geure burua baloratu… barrutik eta kanpotik” izenburupean egitarau mamitsu bat  burutzen ari dira aste honetan: solasaldi bat, erakusketa, bideo-foruma, antzerkiak, eta abesbatza eta dantza taldeen emanaldiak. (Egitarau zehatza hemen).

Esan bezala, bide luzea eta oparoa egin dute emakume elkarteek eta urte guzti horietan burututako hainbat eta hainbat jardueren irudiak bideo formatuan dauzkagu. Material hori prestatzen jarduten dugu eta arian-arian Youtubeko Altzanet kanalera igoko ditugu. Honez gero, hamaika bideo igo ditugu, 1992. eta 1993. urtekoak. Grabazio horien artean askotariko gaiak daude, hala nola Josep Vicent Marques soziologoak eskainitako “Panorama de las relaciones entre hombres y mujeres” hitzalida, edo “Jantzigintza kooperatiba” erakusten duena, edo inauteri garaian gaudela, hementxe bertan ikus dezakezuen 1992ko. urteko Inauterian emakume elkarteek.

  (gehiago…)  »  

Agur Tomas Paulisi, garai bateko argazki-lekukoa

2019, Martxoak 4

tomas-paulis

AHM

Orain dela hilabete bat bere anaia Auttin hil zen, eta gaur agur esan behar diogu Tomasi. Bi anaia arrunt ezberdinak, baina biak ala biak aktiboak. Tomasek, argazki-makina eskuan, garai bateko lekukotza irudietan utzi du. Mila bat inguru argazkien negatiboz osatutako legatu baliotsu hori AHMrekin partekatu zuen orain dela hamabost bat urte, digitalizatuak eta Altzako Tokiko Bildumaren funtsaren parte izateko eta, horren bitartez, edonorentzat eskuragarri egoteko. Tomasen argazki sorta ezagutzea ezinbestekoa da 50. eta 80. hamarkaden arteko Herrera ezagutzera hurbildu nahi duenarentzat: festak, ospakizun erlijiosoak, kirol ekitaldiak, gertaerak, mendi ibilaldiak… Bihotzez egindako argazkiak dira. Guk lagun artekoak ditugu gustukoenak, baita auzoko txoko ezberdinetan argazkirako espresuki jarritako senide, ume edota lagunak erakusten duten argazkiak ere. Zendu den une honetan, bizitasunez betetako bere argazkiekin batera, bere irribarre zabala geratzen zaigu, aurreko urteetan guztietan elkarrekin geundenean erakusten ziguna. Eskerrik asko Tomas.

Estibaus

Atalak

Martxoa 2019
A A A O O L I
« ots   api »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean