Bidean barrena Gerra Zibilaren inguruan

2019, Martxoak 22

ruta-plano-1930Datorren apirilaren 6rako ibilbide bat prestatu dugu Gerra Zibilean Altzan bizitutakoaren inguruan. Ion Urrestarazu Parada izango da gidari eta bera arduratuko da Bidebieta-Herrera-Mirakruz aldean ezagututako hainbat gertaera ezagutzera ematen.

“Gerra amaitu da” aldarrikatu zuen Francok 1939ko apirilaren 1ean, hiru urte lehenago kolpe militar batez hasitako gerrari ofizialki amaiera emanez, baina, oraindik gaur egun, laurogei urte pasa direnean, gatazka horrek irekitako zauri askok itxi gabe jarraitzen dute.

Gaia oso garrantzitsua izan arren, Gerra Zibila Altzan -udalerri garai horretan- osoko ikuspegi batez azaltzen duen azterketa bat ez daukagu oraindik gurean.  Horregatik, AHMn asmoa egin dugu aurten gaiari arreta berezia eskaintzeko, orain arte bildutako dokumentuak bilaketa berriekin osatuz, datuak ordenatuz eta dagokien testuinguruan ipiniz, eta, urte amaierako nahi genuke, taxuzko azterketa eskainiz, gaur egun dagoen hutsunea, ahal den neurrian betez.

Apirilaren 6an egiteko proposatu dizuegun ibilbide hau egitasmo horren barruan dago eta bidean barrena Ion Urrestarazuk geldiune bakoitzean gai hauetaz jardungo du:

  1. Casa Lasa eta “Trincherpe” blindatua
  2. Bidebieta jauregia
  3. Milizianoen zaintaldeak Bidebietako errepidean
  4. La Asunción ikastetxeko “checa”
  5. Bidebietako Tiro Nazionala
  6. Altza gerran zehar

Ibilbidea goizeko 9etan hasiko da, Kontadores Gaztelekuan, eta Herrera Kirol Elkartearen egoitzan amaituko du. Bata eta besteari gure eskerrak eman nahi dizkiegu laguntzagatik. Jarduerak hiru bat ordu iraungo du denera eta batez ere gaztelaniaz egingo da. Partaide kopurua mugatua da eta, hortaz, ezinbestekoa da apirilaren 3a baino lehen izena ematea, 649 496 607 telefono zenbakira deituz edota ahm@altza.net posta helbidera idatziz.

Altzako errekete bat

Altzako errekete bat

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean