Artxiboak 2019, Maiatzak 28

Altzako herriko etxea eguneratu

2019, Maiatzak 28

4-1889Bere garaian, Altzako alde zaharraren babesa eskatu genuen, altzatarren ondare kultural eta historiko gisa. Alferrikakoa izan zen, baina eskaerari eusten diogu eta, une honetan, alde zaharra osatzen duten elementuen artean bereziki multzo horren elementu nagusiaren gainean jarri nahi dugu gure arreta, Altzako herriko etxearen gainean, hain justu. Altzako udaletxea babestutako eraikina da (D babes maila), baina eraikin publiko gisa bete behar duen funtzioari erantzuteko ez dago prestatuta. Ildo horretatik, Barrutiko Batzarrean eraikinaren egitura eta funtzioa eguneratzeko proposamen bat aurkeztu dugu, -alde zaharreko gainontzeko elementuekin estuki lotuta dagoen eraberritzea behar luke-, eta, aldi berean, udaletxeko altzarien eraberritzea ere eskatu dugu.

  (gehiago…)  »  

Granja Sarasola etxearen gogorapenak

2019, Maiatzak 13

granja-sarasola

Altzako Osasun Zentroa 1984az geroztik betetzen duen orubean, aurrez, Granja Sarasola izeneko eraikin berezi samarra zegoen. Lekuak eraldatu eta azkar aldatzen dira, erabat desagertu arte askotan, baina leku horietan gertatzen diren bizipen asko eta asko grabatuta geratzen dira oroimenean. Justo Garatek bere haurtzaroa eta gaztaroa etxe horretan bizi izan zituen, eta Granja Sarasolarenn oroitzapenak paper batean islatu ditu eta gurekin partekatu du. Bertan ikus ditzakegu, etxeko marrazkiarekin batera, kokapenaren deskribapena, eraikinean bizi ziren familien abizenak, okupatzen zuten etxebizitza eta familia bakoitzeko kideen kopurua.   (gehiago…)  »  

Altzako VII. Naturaldiaren egitaraua

2019, Maiatzak 1

naturaldia2019-diptikoa-portada

“Astronomia. Nola ez dela Altzan zerua ikusten?” izango da aurtengo gaia, eta Altzako Historia Mintegia, Gipuzkoako Argazkilari Elkartea, Aranzadi Zientzi Elkartea, +55, Donostia Kultura antolatzaileak. Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 8, Asteazkena: NOLA EZ DELA ALTZAN ZERUA IKUSTEN?
HITZALDIA: Aranzadiko Astronomia saileko kideen eskutik, konstelazioak zer diren ikasiko dugu eta konstelaziorik garrantzitsuenak ezagutuko ditugu. Planisferio bat eraikiko dugu euritako batean.
Tomasene K.E. 19:00 euskara

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Maiatza 2019
A A A O O L I
« api   eka »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »

etiketak


Sarean