Granja Sarasola etxearen gogorapenak

2019, Maiatzak 13

granja-sarasola

Altzako Osasun Zentroa 1984az geroztik betetzen duen orubean, aurrez, Granja Sarasola izeneko eraikin berezi samarra zegoen. Lekuak eraldatu eta azkar aldatzen dira, erabat desagertu arte askotan, baina leku horietan gertatzen diren bizipen asko eta asko grabatuta geratzen dira oroimenean. Justo Garatek bere haurtzaroa eta gaztaroa etxe horretan bizi izan zituen, eta Granja Sarasolarenn oroitzapenak paper batean islatu ditu eta gurekin partekatu du. Bertan ikus ditzakegu, etxeko marrazkiarekin batera, kokapenaren deskribapena, eraikinean bizi ziren familien abizenak, okupatzen zuten etxebizitza eta familia bakoitzeko kideen kopurua.

Etxaldearen izena Basilio Sarasola jabearen abizenetik dator, zeinek 30. hamarkadatik aurrera Herreran bazar bat bazeukan. Justo 1946. urtean jaio zen, eta 10 urte zituenean, 1958tik 1960ra, bertan lan egin zuen. Herreran ere, aurreko bi urteetan, Jose Luis Peñarentzat lan egin zuen; kamionetaren motorra martxan jarri eta ogiak banatzeko ardura zuen.

Hegazti-etxalde bat izan behar zuen (Sarasolaren bazarra hegazti-etxaldeentzako lanabesetan espezializatuta zegoen), eta dendan, bazarreko produktuekin batera, Basilioren bi arrebek, Micaela “Miki” eta Benita “Beni”, arropa saltzen zuten. Sarasola, gainera, harrobietarako dinamita-saltzailea zen eta egur-tailugile trebetzat gogoratzen du.

Etxaldeak ez zuen asko iraun etxalde gisa, izan ere, 40. hamarkadaren erdialdera etxaldea etxebizitzetan bihurtu zen. 1975era arte bizi izan ziren bertan; bere arreba izan zen han bizi izan zen azkena.

Granja Sarasolaren lur-eremua Casanaotik harrobira jaisten zen errekaren eskuinaldean zegoen. Finkaren sarreran etxetxoa zegoen, baserriko zaindariarena, eta errekaren ondoan, finkaren beste muturrean, polborategi gisa bideratutako etxola sinplea zegoen.

Etxebizitzek bi solairu zituzten, behea trataleku bat eta gainean etxebizitza bera. Albo batean teilatu jasotze bat egin zuen, eta lau solairuko altura hartu zuen. Beste aldean, trasteleku bat zegoen, eta bi etxebizitza gainean. Etxebizitza bakoitzak errekaraino heltzen zen baratze zati bat zuen. Gogoratzen da nola, mutikoa zenean, Donostiak askatzen zituzten paperezko globoak haizeak Altza herriraino ekartzen zituen eta behin bat hartu zutela, baina gehienak Miravalles baserriko zelaietan erortzen ziren.

Granja Sarasola, 1954

Granja Sarasola, 1954

5 iruzkin

  1. joan mari irigoien

    Ongi, Justo: eutsi goiari!

    jmi

  2. iñaki urdanibia sarasola

    sí quisiera señalar que las hermanas Miki y Beni no eran hermanas de Basilio sino hijas, al igual que Engri y María Luisa, mi madre. Sin más

  3. iñaki urdanibia sarasola

    por cierto se me había olvidado, también tenían un hermano, Ángel

  4. iñaki urdanibia sarasola

    Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera

  5. rafael menendez del cid

    habitante de la vivienda numero 6, un saludo a Justo y los supervivientes que queden, dispongo de una fotografia de la granja si os interesa publicarla, el dibujo es casi perfecto

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2025
A A A O O L I
« api    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean