Artxiboak 2023, Urriak 30

Donostia: Eskizofrenia hirigintzan

2023, Urriak 30

jolastokieta

Altza XXI Herri Ekimena

Donostiako udalaren hirigintza politika eskizofrenikotzat jo liteke. Izan ere, edozein argudio balio du hirirako dituen proiektuak babesteko, zentzu batekoak eta guztiz horren kontrakoak ere.

Adibidez, Zardoya Otiz enpresak Herreran zuen fabrikaren kokalekuan 456 etxebizitza egitea babesten ari da. Horrela defendatu zuen urriaren 4ean Tomasene Kulturetxean 100 bat bizilagunen aurrean hirigintza zinegotziak. 20.000 m²etan horrelako etxe kopuru izugarria justifikatzeko, hirigintza jasangarria egiteko modu bakarra dela esan zigun Arzalluz and.ak, hiri lurraren okupazio intentsiboa landagune eta naturgunea ez inbaditu behar izateko nahia eta agindua betetzeko modu bakarra alegia.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: lokala eta izena aldatzea (5)

2023, Urriak 26

"Gazte-Leku" gazte-zentroa

"Gazte-Leku" gazte-zentroa

Antxon Alfaro

1969. urtearen hasieran, Centauro gazte-zentroko arduradun ziren Arriberriko San Pablo parrokiako jesuitek Errotetako lokalaren alokairua ordaintzen ez zela jakin zuten. Atzerapenak 32.000 pezetara igotzen zirenez, lokalaren eskualdatzeagatik interesa zuen norbait bilatzea erabaki zuten. Urte horretako martxoan, lokala irakasle talde bati eskualdatzea lortu zuten, akademia bat irekitzeko.

Inguruko gazteak elkartzeko lekurik gabe geratu zirenez, urte hartako urtarrilera arte eliza gisa erabilitzen zen Casares baserriko lokala erabiltzea proposatu zuten. Baina udalak ez zuen onartu baserria hondatuta zegoelako.   (gehiago…)  »  

Sagardo Egun feminista

2023, Urriak 22

izengabea1

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Gaur egun Ekialdeko Barrutia hartzen duten eremuak sagarrondo ugariz beteta egon dira historikoki.

Bere baserri asko, gaur egun desagertuak, sagardoa ekoizteko tokiak izan dira, familiaren autokontsumorako eta baita salmentarako ere.

Baserri horietako batzuk sagardotegiak izan ziren, non emakumeek ukondoz ukondo lan egiten zuten gizonekin, uzta jaso eta lekuz aldatu, sagardoaren zukua tolarean egin, saldu, zerbitzatu…   (gehiago…)  »  

Altzako antzinako bideetan zehar

2023, Urriak 16

img_20231005_093719

Ermita bidea

Ibilaldi honetan, Altzako antzinako bide sarearen zati batzuk zeharkatuko ditugu. Bide historiko horietako asko gaur egungo hiri-bilbeko pasealeku, kale eta bide bihurtu dira, baina oraindik badira bide zaharren ezaugarriei eusten dieten eta beste garai batzuez hitz egiten diguten beste bide batzuk ere.

  (gehiago…)  »  

Excursión molera por la cantera de Sesturri (Treviño)

2023, Urriak 9

Aurreko urteetan bezala, Javi Castrok txango bat prestatu digu, oraingoan Trebiñura. Behean daukazue plana zein den. Abiapuntua Armentiako Benta tabernaren  aparkalekua izango da, 10:00tan, baina Altzatik joango garenak 8:00etan Casaresen geratuko gara. Aurretik izena eman behar da, urriaren 19a baino lehen, telefonoz (649496607) edo posta elektronikoz (ahm@altza.net), eta autoa badaukazun edo ez esanez, joan-etorria antolatu ahal izateko.

javi-castro

Javi Castro

He preparado una excursión suave, de unos 2,5 km de recorrido con un desnivel acumulado de unos 50 metros, con la idea de visitar una cantera molera muy especial, de roca cuarcítica blanca y algunos otros cercanos elementos etnográficos de interés en el amplio municipio de TREVIÑO.

Fecha prevista: sábado 28 de octubre de 2023

Hora de inicio del recorrido: 10:0 h, en el aparcamiento del bar de la Venta de Armentia (Treviño). Recomendable el acceso por la Puebla de Arganzón. Ruta desde Altza: aprox. 1 h 35 minutos.

Coordenadas del aparcamiento de la Venta de Armentia (Treviño). (UTM30N-ETRS89): X: 524623 / Y: 4729992   (gehiago…)  »  

Herrerako harrobian egin nahi duten Zardoya-Otisen proiektuari buruzko bilera

2023, Urriak 5

2023-10-04-zardoya-otis-bilera

Osteguna Auzo Elkartea

Bigarren aldiz denbora tarte labur batean, entzun ditugu Hirigintza zinegotzia, Zardoya Otis proiektua bezala ezaguna den proiektuaz arduratzen den enpresa, eta bileraren azken zatian udal legelari bat. Tomaseneko aretoa gainezka zegoen, eta teknikariak azalpena ematen hasi eta hamar minutura, bertaratu ziren auzokide guztiak konturatu ziren kontatzen ari zirena aurreko bilera batean esandako bera zela, eta lehendik egindako ekarpen guztiak ez zirela kontuan hartu, hau da, berriro lehengo gauza bera errepikatzen ari zirela. Argi eta garbi ikusi zen asmo bakarra izapide horiek betetzea zela, hain eramanak eta edukirik gabeak, legeak behartzen omen dituenak. Labur esanda, egingo zutenaren berri eman eta bi aldiz eman behar ziguten, lehen aldian ulertu ez bagenuen ere.   (gehiago…)  »  

Pacorentzat

2023, Urriak 3

sagarzazu-liburuaPozten gaitu jakiteak Paco Sagarzazuk euskal zinemaren saria jaso duela amaitu berri den Donostiako Zinemaldian. Merezi duen errekonozimendua da antzerkian, zineman eta telebistan egindako ibilbide luzeagatik, nahiz eta berak, bere ildoari jarraituz, bere lagunekin partekatu nahi izan duen. Zaila da ahaztea Tanttaka Taldearen “El Florido Pensil” antzezlan hura, umorez, irakaskuntzaren garai gogor bat islatzen zuena, eta hori gogoratzen dugunok irribarre batekin egiten dugu oraindik, Pakoren taldearen bertsio ironikoari esker.

Haren idazle lanak gure esku jarri zuen “Para no sé quién” nobela, 1977ko Irun Hiria Saria jaso zuena. Bertako giroan murgildutako kontakizuna, erraz ezagutzeko modukoa. Kapituluetako bat, “De reclamo”,  Altza, Hautsas Kenduz VII (2003) libururako idatzi zuen “Aquellos tiempos” izenburuko kolaborazioan jasotzen da. Irakurtzea gutako asko garai batera eramatea da, batzuetan jada urrunera eta beste batzuetan, berpizten dugunean, hainbeste urrundu ez dela dirudienean. Bere kolaborazioan, honela adierazi zuen: “lo que sigue es una imagen de los años 50/51, cuando Herrera y Alza, sitios queridos, eran de otra manera. O me imagino yo que era todo distinto y no lo era, y es todo ahora mismo como tiene que ser, a pesar de mí”.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urria 2023
A A A O O L I
« ira   Aza »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean