Udaberrian egindako jardueren irudiak

2019, Ekainak 20

20190523-016-55-fuerte-de-santa-barbaraOso pozik gaude udaberri honetan burututako jarduerekin, bai landu diren edukiengatik eta baita egon den giroagatik, segidan ikus ditzakezuen argazki multzoek erakusten duten bezalaxe.

Apirilaren 6rako antolatutako Altzan barrena Gerra Zibilaren garaian ibilbideak (argazkiak)  hirurogei lagunen interesa erakarri zuen eta, ondorioz, maiatzaren 11n bigarren bat antolatu beharrean aurkitu ginen eskaerari behar bezala erantzuteko. Eskerrak eman nahi dizkiogu Kontadores Gaztelekuari eta Lagunbide, Euskal Giroa eta Herrera elkarteei beraien lokalak uzteagatik.

Bestalde, Naturaldiaren zazpigarren edizioak aski emaitza onak eman ditu, gauez egin nahi genuen zeruko behaketa izan ezik, eguraldiak ez baitzuen batere lagundu. Rallyan parte hartze oso handia egon zen, berrogeita hamar haur baino gehiago eta berrogei bat heldu. Esteka hauetan dauzkazue orientazio tailerraren, argazki rallyaren eta sari banaketaren argazkiak.

Azkenik, Plus 55 Altzatik abiatutako bideak egitarauri jarraituz, lau ibilaldi egin dira: Irun - Oiartzun Donejakue Bidearen zatia, Hernani-Santa Bárbara-Lasarte, Ibaeta-Ibaeta zirkularra, eta gaur bertan Hendaiako Abbadia gaztelu-behatokira egindakoa. Datorren uztailaren 4ean Gantxurizketatik Errenteriara ibilaldi berri bat egingo da, eta beste bi aurreikusiak daude irailean eta urrian burutzeko.

Tiro Nazionala, Bidebieta

Tiro Nazionala, Bidebieta

Haurren rallya. Ikastaroa Aterpean

Haurren rallya. Ikastaroa Aterpean

Rallya. Sari banaketa

Rallya. Sari banaketa

Orientazio tailerra

Orientazio tailerra

Plus 55. Arratzain

Plus 55. Arratzain

Etiketak: , ,

Iruzkin 1

  1. Miren Koruko González

    Posible izango litzateke berriz Guda Zibilean Altza inguruko ibilbidea antolatzea? Apirilean eta Maiatzan ezin joan izan nuen eta pena handia dut…

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Maiatzak 8)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»
  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»

etiketak


Sarean