Molinaoko hiltegia biziberritu

2019, Uztailak 22

c100120

Prentsaren berri baten bitartez jakin dugu Donostiako Udalaren asmoa dela Molinaoko hiltegi zaharra eraistea. Eraikin hau, udal jabetzakoa, Molinao errekaren eta zubiaren ondoan dago eta ehun urte baino gehiago dauzka. Udalak erakutsi digu gure auzoetako iraganeko aztarna guztiak desagerrarazi nahi dituela, eta orain Molinaori egokitu zaiola dirudi. Adituek, ordea, aspaldi ohartarazi zuten eraikin honen balioaz eta zutik eta bizirik irautea aldarrikatzen dugu.

c3002Molinao, 1761

Erdi Arotik, errepide nagusia eraiki eta XIX. mendearen erdialdera arte, Molinao Donostia Errenteriarekin lotzen zuen galtzadaren puntu garrantzitsua zen. Toki horretan, errekak marea altuarekin konektatzen duen leku horretan, dokumentuetan “molino nuevo de Alça” aurkitzen dugu 1448. urtean, alegia Molinao, gaskoi hizkuntzan. Errotaren ondoan zubi bat altxatu zuten erreka badatzeko, eta horren berri dugu XVI. mendetik aurrera, probintziako Batzar Nagusiak bertan egin nahi zituzten konponketengatik. Gertu dagoen Sasoategi baserria eta Santa Barbarara igotzen den galtzada zaharraren zatia, une honetan sasitzaren azpian ezkutatuta, bizirik irauten duten industrializazioaren aurreko garai horien lekukoak dira.

1923-reforma

“Reforma del matadero de las Villas de Pasajes y Alza”, 1923

XIX. mendearen erdi aldean, errepide nagusia eraikitzeak eta, horren ondorioz, padurak lehortzeak bidea zabalduko dio industrializazioari eta populazioaren hazkundeari. Luzuriaga, Campsa, eta Papin industrialdea bera dira horren erakusgarri. Eta babestu nahi dugun hiltegia historia horren parte da. Elikagaiak ekoizteko modu berriak, haragikoak kasu honetan, eta garai hartako ikuspegi higienista bat, hiltegi publikoaren sorrera bultzatuko dute eta 1890. urterako hiltegi honen berri izango dugu Molinaon. Urte horretan ere, Madrilgo garaiko Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, Molinaoko paduran itsasoari irabazi zitzaizkion lurrak Altzako jurisdikziotik Pasaiara igaro behar dira, eta horrek eragina izango du hiltegiak bi udalek jabetza partekatua edukitzea, Altzako aldean egon arren.
1923an, hiltegiaren erreforma bat proiektatu zen. Bertan, eraikinaren barrualdea erditik zatitzen da, erdibana udalerri bakoitzarentzat, eta, aldi berean, instalazio berri bat zabaltzen da hegoaldetik, eraikinari gaur egun duen azalera emanez.

pas000857

1956

1956ko urtarrilean, Pasaiako Udalak hiltegiaren berriztapena inauguratu zuen. Bertan, bere kontuz egindako obretan, nabearen barruko banaketa kenduko du eta, errekaren beste ertzean, zaldi haragirako hiltegi bat egingo du errekaren beste aldeko pabiloi txiki batean, aurrekoa soilik behi- eta txerri-aziendararako erabiliz. Inaugurazioan, Pasaiako alkatea, Donostiako alkatea eta gobernadore zibila egongo dira.
Hamarkada bat geroago, hiltegiaren jarduerak behera egin eta erabilera utzi zuen, gaur arte. Orain, Udalak Papin poligonoaren etorkizuna argitu du eta sarbide berria eraiki du industrialdera, zubi txikia ibilgailu astunen pasabidetik libratuz, eta, horrez gain, Molinao erreka Molinao zein Antxoko auzokideentzako berdegune gisa berreskuratzeko bidean daude. Bada garaia, hortaz, ez auzoan zutik dirauen eraikin historiko bakan horietako bat eraisteko, baizik eta eraikin hori berreskuratzeko eta auzoko bizitza sozialean, kulturalean eta aisialdian txertatzeko.

pas000854

1956

Erreferentziak:

Etiketak: ,

3 iruzkin

  1. Ramón

    Ahora con el nuevo vial viejo proyecto no parece necesario el derribo.
    Estoy con vosotros
    ramón

  2. Max García

    Por qué no se recupera para algo útil,me he criado junto a el

  3. Miren Koruko González

    Enbasorik egiten ez ba du, ni ere, erabilpen beharrezko bat ematearen alde nago. Ezin degu gure iragana ezabatu.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean