Villa Lolita txakurtegia

2019, Abuztuak 7

l17420Pasa den ekainaren 10ean 30 urte bete dira Villa Lolita eraitsi zenetik, Altzako txakurtegia bezala ezagunagoa.

1963 urtean, “Sociedad Protectora de Animales y Plantas de Gipuzkoa” elkarteak Villa Lolita erosi zien Franco anaiei aterpetxe gisa egokitzeko eta, etxe horretan etxeko animaliak, txakurrak eta katuak batez ere biltzeko. Hurrengo urtean, horrela hasi zen funtzionatzen. 1969 urtean, 126 txakur eta 30 katu bildu zituzten, Auñamendi Entziklopedian jasota dagoen arabera.

60ko eta 70eko hamarkadetan Villa Lolita inguruan hazkunde handia egon zen eta elkartearen kudeatzaileek etxea saltzeko erabakia hartu eta inguruan biztanle gutxiago zituen beste eremu bat erostea erabaki zuten.

Hala ere, animalien aterpetxerako kokapen berri bat erosteko ahaleginak ozotopo ugari aurkitu zituen bidean eta konponbidea ez da 1985. urtera arte lortuko; izan ere, Donostiko Udalak Villa Lolita erosi zuen eta diru horrekin Igara auzoan lursail bat erosiko dute. Baina zabaldutako konponbide horrek ere bide laburra izango du, erositako finkarekin mugakide diren lursail batzuen jabe baten oposizioaren ondorioz.

Bulegoetan alternatiba baten bilaketa 10 urtez baino gehiago luzatu zen bitartean, Villa Lolitaren osasungarritasun-maila, auzokideentzat nahiz animalientzat, oso kaskarra zen eta gainera, animaliek pilaketa handia pairatzen zuten.

1970eko hamarkadaren amaieratik eta 80ko hamarkada osoan, Villa Lolitatik hurbilen zeuden auzokideen eta inguruko biztanleen kexak ugariak izan ziren. Hauek ziren batez ere:

  • Finkaren egoera higieniko txarrak, usain txarrak sortzen zituena, arratoiak ugaritzea …
  • Eraikina eta hesia hondatuak zeuden, txakurrak finkaren kanpoaldetik eramateko aukera ematen zuena, inguruko baratzeetan kalteak eraginez.
  • Jasotako zakur kopuru handiak sortzen zuen zarata, eta uneren batean 300 izatera iritsi zen.
  • Animaliek berek zituzten higiene eta lur-hargune txarrak.

Egoera horren aurrean, 1989ko ekainaren 9an Donostiako Udalak erabaki zuen etxeko animalia guztiak ateratzea eta hurrengo egunean eraistea, Altzako Bildumaren bideo honetan jasotzen den momentuan.

Tamalez, Villa Lolitatik atera zituzten txakurrak, 150 inguru, hil egin behar izan zituzten egun batzuk geroago, ez baitzen lortu leku egokia aurkitzea.

txakurtegiaren-eraispena

Txakurtegiaren eraispenaren bideoa

Erreferentziak:

l17417

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2025
A A A O O L I
« api    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean