Hauteskundeak Barrutiko Batzarrera

2019, Urriak 22

batzarra20180629Larunbat honetan, urriaren 26an, Ekialdeko barrutian erregistratutako elkarteek Barrutiko Batzarrerako gure ordezkariak aukeratuko ditugu. Oraingoan AHMk ez du bere hautagaitza aurkeztu. Gure mugek eta lehentasunek, pertsonalak zein elkartearenak, hori eragozten digute, baina gure erabakiak ez du esan nahi barrutia partaidetza-organo gisa garatzeko dugun konpromisoa alde batera utziko dugunik. Orain arte bezala jarraituko dugu kulturaren esparrutik gure auzoetako bizi-kalitatea hobetuko duten eta gure ondare historiko eta kulturala zainduko duten proposamenak lantzen.

Erregistratutako 200 elkarte baino gehiagotatik, bost auzo elkartek eta gainerako arlo-entitateetako beste bostek aurkeztu dituzte euren hautagaitzak. Erakunde sektorialetatik Altzania Kultur Elkartea (Manex Ralla Arregi), Plazandreok (Maria Mercedes Fernandez Boga), Asociación Artistica-Socicultural Mestiza (Ana Beatriz Molina Hipolito), Emanhar (Xenki Berho Mujika), eta Baile Showtime (Mabel Vidal Sastre) aurkeztu dira. Auzo elkarteen aldetik, bestalde, hauek dira hautagaitzak: Osteguna (Juan Luis Apalategi Erbiti), Herripe (Jose Angel Apaolaza Udaquiola), Oleta (Mª Coro López Villanueva), Elkartasuna (María del Mar Martínez Corugeira), eta IZBE (Raimundo Mendiburu Abad). Larunbatean, gure botoa sektoreetako bati bakarrik eman ahal izango diogu, baina horiei guztiei gure errekonozimendua aitortzen diegu eta gure lankidetza eskaintzen diegu.

elkarteen-bilera20181010

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean