“Gorga” Añorgako Historia Mintegia

2009, Irailak 11

gorgaJoan den uztailean elkarte berri bat sortu zen Añorgan, “Gorga” Añorgako Historia Mintegia. Elkartearen helburua, haien hitzetan, hauxe da: “Auzoko izanaren eta historiaren aztarna eta adierazleak (agiriak eta argazkiak) biltzea”.

Elkartearen aurkezpena uztailaren 16an izan zen, karmenetan, Rezola Museoan.

Elkarte berria Añorga Kirol eta Kultur Elkartearen baitan sortu da, baina aurrerantzean modu independentean lan egin nahi du, eginkizun zehatz batez, alegia, ondarea bildu eta berreskuratu, añorgatarren historia ezagutarazteko.

Elkartearen sorrera ez da oraingo kontua izan, ordea. Bultzatzaileak bazeramaten bi urte lanean eta, auzoko familia baten bilduma oinarri gisa hartuz, 5000tik gorako argazki bilduma osatua daukate. Honez gero lanerako egoitza ere aurkitu dute eta materialen digitalizazio lanari eta datu basea sortzeari ekin diote. Bestalde, auzokoen laguntza eskatu dute argazki berrien bilketan eta identifikazio lanetan.

Altzako Historia Mintegitik zorte on opa diegu eta orain arte bezala hartu-emanetan jarraituko dugu.

Etiketak: ,

Iruzkin 1

  1. elena arrieta yarza

    ¡que buenas son estas iniciativas! Mi felicitación a Añorga porque “refrescar” la Historia local y acercarla a la gente no tiene precio.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean