“Altzatik abiatutako ibilbideak” denboraldi berria

2021, Apirilak 6

plus-55-santiagomendiUdaberria iristearekin batera, Plus 55ko “Altzatik abiatutako ibilbideak” egitasmoaren denboraldi berri bati emango diogu hasiera. Aurreko denboraldia bezala, oraingoa pairatzen dugun osasun-egoerak baldintzatuta egongo da. Horrela, denboraldi osorako egitaraua orain arte egin dugun bezala aurkeztu beharrean, egingo diren ibilaldien berri emango dugu banan-banan.

Lehenengoa apirilaren 29an izango da. Goizeko 9etan irtengo gara San Martzial plazatik, eta San Marko mendiaren inguruko bideak zeharkatuko ditugu: udaletxea, Artzak baserria, Gazteluene baserria, Irasuene baserria, Aitzetako Txabala trikuharria, Zamalbide, Abrin baserria, Txipres baserria, Galantene baserria, udaletxea.

Badakigu mugak daudela parte-hartzaileen kopuruari dagokionez, eta ohituta gaude Plus 55eko edozein jardueratan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar izatera. Oraintxe bertan inprimaki honen bidez egiten ari gara (hemen), baina norbaitek galdetegiarekin izena ematen ez badu, telefonoz dei dezake Casaresera, 943 35 11 49 zenbakira, hurrengo bi asteetan, 12:30etik 15:30era, eta apirilaren 12tik aurrera arratsaldez, 15:00etatik 18:00etara, Maiderrez galdetuz.

Maiatzaren 20rako beste ibilaldi bat egitea aurreikusi dugu, baina oraingoz ezin dugu besterik zehaztu. Garaiz jakinaraziko dizuegu.

plus-55-mendiola

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean