“Bidebieta”argazki erakusketa Garberan

2021, Uztailak 12

poligono-bidebieta-l19917

Arg.: Otegi-Orbegozo familia (1963)

Uztailaren 13tik abuztuaren 2ra bitartean, “Bidebieta” argazki erakusketa izango da ikusgai Garberan. 28 irudiz osatutako erakusketa da, eta denboran atzera begiratzeko aukera ematen du, 20ko hamarkatik 80ko hamarkadara auzoan izandako aldaketak ikusteko.

Laugarren urtez jarraian antolatu da horrelako erakusketa bat, eta, aurrekoetan bezala, Altzako Tokiko Bilduman jasotako kopien artetik aukeratu dira argazkiak, batez ere familia-albumetatik hartutakoak, nahiz eta Kutxatekaren funts berezikoak diren batzuk ere badituen.

Bidebieta Herreran jaio zen XIX. mendearen amaieran, Javier Artazcozek Mirakruz Gainatik Herrerako ontziralekura jaisten zen bidearen bi aldeetan zeuden lurrak eta baserriak (Benta-goya eta Benta-bia) erosi zituenean. Lursaila itxi eta jauregi bat eraiki zuen parke handi baten erdian, Bidebieta, Herrerara eta San Pedrora doazen bi biden artean.

Bidebieta finka Artazkoene izenez ezagutzen zuten herreratarrek, jabearen abizena aipatuz, eta, urte batzuk geroago, 1932an, trukaketa bidez, Fausto Gaiztarro arkitektoaren jabetza izatera pasa zen, 60ko hamarkadan urbanizazio moderno eta berezi bihurtu zuena, Bidebieta-1, nahiz eta jabearen abizenarekin ezaguna izaten jarraituko duen gaur egun arte, Gaiztarro bezala.

Horrela, 20ko hamarkadaz geroztik, Bidebieta izenak Gaiztarrotik, Mirakruz Gainatik, Uliatik, Azkuene kaletik eta Herrerako portualdetik hedatzen den eremu zabal bat izendatu du.

Bidebietako paisaiaren eraldaketa XX. mendearen lehen herenean zehar azkartuko da: Tiro Nazionalaren instalazioak inauguratuko dira (1913), etxebizitza eta familia bakarreko etxe berriak eraiki ziren, Lasa enpresa familiarena kasu (1932), lantegiak, Contadores (1939) eta Lasa (1958), adibidez, eta abar. Moneda, Gomistegi eta Mendiola baserriak, Ulia mendiaren tontorrean, baserri giroko Bidebieta baten azken lekukoak dira, 60. hamarkadaren hasieran desagertu zena dorreak eta blokeak eraikitzearekin batera: “Bidebieta-1 parkea” (1963), “La Paz taldea” (1965) eta 70eko hamarkadan zehar eraiki zirenak, auzoak eskaintzen duen egungo irudia eskaini arte.

Leku eta espazio horiek guztiak izan dira gizon eta emakume askoren poz eta nahigabeen eszenatoki, non ikasi eta lan egin duten, non ospatu dituzten familiarekin eta koadrilarekin une ahaztezin asko, uda honetan haien argazkiak ikustera hurbiltzen garen guztiekin partekatuko dituztenak.

David Vicente argazkilaria arduratu da, aurreko edizioetan bezala, zuri-beltzeko argazkiak mihise gainean inprimatzeaz, 90×60 cm-ko tamainan. Erakusketa amaitzean, Garberak gordailuan utziko dizkio argazkiak AHMri, beste ekitaldi batzuetan berrerabiltzeko. Izan ere, une honetan, aurreko erakusketetako argazkiak gure auzoetako ostalaritzako eta merkataritzako hainbat lokaletan daude banatuta eta zintzilikatuta, haietaz gozatzen jarrai dezagun.

c202j-006

Arg.: Lujanbio Pérez familia (1955 aldera)

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2025
A A A O O L I
« api    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean