Herrerako bolatoki berria erabiltzen hasi dira

2021, Irailak 17

2021-09-11-arrobi

Xenki Berho

Iragan den irailak 11an, Herrerako Arrobitxulo parkean eraiki berri den bolatokia erabiltzeko festa proposatu zuen Donostiako Udalak, Euskal Jaien testuinguruaren barnean.

Bolo-saioa, eguraldiak lagundurik, giro ederrean gauzatu ahal izan zen eta, gutxi gorabehera, 30 bat lagunen partaidetza izan zuen. Gipuzkoa osoko eta adin ezberdinetako gizon-emakumeak izan ziren bertan, bakoitzak, bosna bola jaurtitzeko aukera izan zutelarik. Txapelketak bi sari-banaketa izan zituen, emakumezkoena eta gizonezkoena eta, horretaz gain, saioan zehar brilla gehien bota zituen partaideari garailearen txapela jarri zitzaion soinean.

Denbora bat generaman Herreran kirol hau ikusi eta jokatzeko aukera izan gabe baina, inguruko elkarteek eta Herrerako ‘Herripe’ auzo elkarteak bereziki Ekialdeko Barrutiko Juntan behar honen berri eman izanagatik, auzoan denbora luzez bizitu den kirola gurera itzultzea lortu da. Jolas-zelai hau ez da, ordea, erabat osatua aurkitzen. Ekitaldia, Gipuzkoako Bolo Federazioak bolatokiko pista egokitzeko hartutako lanei esker lortu zen aurrera eramatea eta, bere funtzionamendu egokirako, zenbait moldapen egitea falta zaizkio oraindik. Era berean, biltegiko paretak kanpotik edertzeko ideia dago ere, horretarako auzoko bolatoki eta bolarien argazki-bilketa egin delarik aste hauetan zehar.

Prestaketa guzti horiekin amaitzerakoan, bolatokia erabiltzen hasteko irekiera-festa egiteko gogoak azaldu dituzte zenbat auzotar eta eragileek, gurean gogoz mantendu den ohitura honi merezitako ongi etorria egiteko asmoz. Egun horren berri denboraz emango da, interesa baduzu, beraz, adi egon kaleko seinale eta esamesei!

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean