Txotx!

2004, Martxoak 1

Unai Elizasu

Doinua: “Esplikatzera noa kontuak”

Sagardotegi ta sagardoa
gure Altzakin lotzean,
garai batean kupel bi behintza
bazen etxe bakoitzean,
ta galtzearen arrazoia ere
ongi pentsatzen jartzean,
sagardotegik galdu zirela
ardo-zalek etortzean.

Sagardoaren Meka Altza zen
hala esaten da gero,
sagardotegik ugari ziren
berrogeitik gora edo,
Txirrita ere zalea genun
beti sagardotan bero
Txirrita Altzan ez zen biziko
sagardorik ez balego.

Sagardoaren gunea zen lehen
egun gunetik gain behera,
Altzara jende asko zetorren
sagardoan epelera,
sagardoaren herria ginen
egun auzo xixtrin gera,
herriatasuna galdu zen azken
kupelarekin batera.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2026
A A A O O L I
« urt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»

etiketak


Sarean