José Bruneten argazkien erakusketa

2022, Uztailak 12

aurrera-eginez-tarjeta-actualizadaUda honetan zehar eta irailaren 3ra arte ikus dezakegu Koldo Mitxelena Kulturunean «Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik» erakusketa, José Brunet Berminghan-en (1836-1891) argazki bildumaren aukeraketa interesgarria.

Erakusketaren komisarioak Lola Horcajo Calixto eta Juan José Fernández Beobide izan dira, Donostiako denda eta landetxe historikoei eskainitako argitalpenengatik ezagunak diren egileak. José Brunetek egindako mila argazkien artean ehun bat argazki aukeratzeaz arduratu dira, baita argazki horiek dokumentatzeaz eta testuinguruan jartzeaz ere.

Argazki-bilduma garrantzitsu hau argitaratu gabe egon da duela bi urte pasatxo José Bruneten bilobak, egungo Real Defensako markesak, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren esku utzi zuen arte. Bertan zaharberritu dituzte. Gertaera horren berri eman genuen, hemen Estibausen, argazki guzti horien artean gure historiarako oso interesgarriak diren lau argazkirekin egin baikenuen topo, Herrerako zubibidearen, Intxaurrondo baserriaren eta Herrerako badiako obren hasieren lehen irudiak baitzeuden. Gogoratu behar da José Brunetek eta bere familiak, bere enpresa-ondare garrantzitsuaren artean, bazituela zenbait jabetza altzatarrak, zehazki Buenavistako Antxo, Etxetxiki eta Arraskuene baserriak, Norteko trenbidearen eta Pasaiako portuko kaiak eraikitzeko saldu zituztenak.

Argazkigintzaren teknikaren aurkikuntzak eta aplikazioak XIX. mendearen erdialdean hasi zenetik ezagutza historikoari egin zion ekarpena oso garrantzitsua da, eskaintzen duen datu kopuru handia eta informazioaren fideltasunagatik, batez ere paisaiari eta erretratuari buruzko guztian. Horregatik, XIX. mendearen azken herenean Donostian eta Gipuzkoan gertatu ziren aldaketa sozial eta ekonomiko sakonen lekuko apartak dira ikusgai dauden argazkiak, eta interes hori areagotu egiten da José Brunet argazkilariaren begirada artistikoari esker, argazkilari horrek argazki bakoitzaren gaia, enkoadraketa eta argia bilatu eta aukeratzen baititu.

Erakusketa asteartetik larunbatera dago ikusgai, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak daude ostegunero 17:00etan, kmk@komazk.com helbidean edo 678204635, 943112756 telefonoetan izena eman ondoren.

Herrera, 1890 urte aldera. Real Defensako markesen bilduma

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean