Etapa berri bat Ganbara Bildumarentzat

2022, Urriak 27

20220629-016-centro-cultural-larratxo-suberri-jon-y-maite

Suberri, Jon eta Maite

Aro berri bati eman zaio hasiera uda honetan Ganbara Bildumaren ibilbidean, objektuak Aranzadi Zientzia Elkarteari eskualdatuta.

1998az geroztik, AHMk 350 objektu zahar inguru bildu ditu Ganbaran, etxean erabiltzekoak eta industria-jatorrikoak; horietatik 245 katalogatuta zeuden eta Altzaneten ikus daitezke. Gehienak partikularren ekarpen desinteresatuak izan dira eta Larratxoko kultur etxean gordeta egon dira.

Ganbara lehen urratsak ematen hasi zen Javier Cantera gure taldekidearen eskutik. Proiektuaren inguruan eta bere gidaritzapean, Jon Serrano, Joaquín Garrido, Miguel Ángel Padrones, Ángel Almeida eta Kepa Amondarainek osatutako taldea elkartu zen, eta, beste lan batzuez gain, bost erakusketa antolatu zituzten 2004 eta 2012 artean. Hemen, Estibausen, 2002tik Ganbararen bizitza eta Javierrek idatzitako artikuluak ezagutu daitezke, eta ondoko esteka honetan Ganbarko bideoak Youtuben ikus daitezke.

2007az geroztik, Herrerako lokal bat lanerako eta erakusketarako gune gisa egokitzeko ideia landu zen, baina ez zuen aurrera egin. Hortik aurrera, bilduma osorik eta Altzatarren proiektu gisa errespetatuko zen bildumarako etorkizuneko irtenbide bat bilatzera bideratu dira ahaleginak, bai eta haren funtsa jarduera baterako beharrezkoa zenean eskuragarri egotera ere. Gordailu eta San Telmorekin egindako gestioek ez zuten emaitzarik izan, eta, azkenik, Ganbara Aranzadiko Etnografia Departamentuan hartu dute, Bidebietako “Ikastetxe Horian” dagoen Etnografia Laborategian.

Eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan guztietan beren objektuen ardura eman diguten pertsonei, baita objektu horiek gordetzeko espazioa eman digun kultur etxeari ere. Aurrerantzean, Ganbara oso esku onetan ikusteak ematen digun lasaitasunarekin, bildumaren jarraipena egingo dugu etapa berri honetan, eta sortzen diren nobedadeen berri emango dugu.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean