Ametzagainako hegoaldeko hegala XX. mendearen hasieran

2023, Ekainak 9

ametzagaina-1910

Loiolako kultur etxeak joan den apirilean Garberan aurkeztu zuen argazki-erakusketan, ezagutzen ez genuen Ametzagaina mendiaren hegoaldeko hegalaren eta Urumeako erriberen ikuspegi orokorra ikusi ahal izan genuen. 1912a baino lehen hartutako argazkia izan behar du, urte horretan inauguratu baitziren Espartxoko zubia Urumea ibaiaren gainean eta Mesedeetako Amaren erietxea Uban, argazkian agertzen ez direnak.

Altzako eremura mugatzen bagara, argazki honek Uba ingurua eta gaur egun oraindik existitzen diren baserri batzuen irudiak ikus daitezke, Espartxo, Plasentzia, Lakiñene, Garrostegi eta Ubegi, eta jada desagertuta dauden beste batzuenak, Uba-goia eta Uba-bea Ubako komentuaren eta Ubako Andre Mariaren ermitaren ondoan, baita Anixene baserria ere. Azken horren irudia da, Urumea ibaiaren ertzean, baserri horren kanpoko itxura erakusten duen argazki bakarra.

xehetasuna-izenak

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2025
A A A O O L I
« eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »

etiketak


Sarean