Paris baserria

2023, Ekainak 2

1970 aldera (Arg.: Rosa Batalla

Paris 1980 aldera (Arg.: Rosa Batalla)

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

“Primo de Ribera diktadorearen garaia zen. Apostuak eta idi demak debekaturik zeuden, baita akuilua eztenarekin eramatea. Londres baserriko Esteban, ori nolabait akullua eztenakin zuela, arrapatu guardiak eta amar pezeta munta, eta guardiak:
- “¿De donde es uste?
- “De Londres.”
- “Donde está Londres?”
- “Alao de Paris.” -Biak ondoan baitia-.
Bañan munta pagatuta, libre.”
[1]

Paris Garberako baserri txiki bat zen, gaur egun izen bereko landetxe bat hartzen duen orubean kokatua. Hurrengo lerroetan baserri altzatar honen mende bateko historia labur baina trinkora hurbilduko gara, dokumentuetan agertu zenetik XX. mendearen hasierara arte.

Parisi buruz dugun lehen berria 1810eko martxoaren 25ekoa da. Egun horretan, Jose Joaquin de Altunak Francisco de Goicoecheari saldu zion Paris baserria. Bata zein bestea altzatarrak ziren. Salerosketa-eskrituran jasotzen denez, saltzaileak Antonio de Altuna eta Maria Agustina de Zapiain gurasoen etxea heredatu zuen, eta haren lurrak, sagastia eta gainerako jabetzak Larrachao (Larratxo) eta Garbera-bea baserrien lurrekin mugarrituta zeuden. [2] Seguruenik Jose Joaquinen gurasoek eraiki zuten baserria Larrachaoko lursail banandu baten gainean. [3]

Paris baserriaren jabe berria, Francisco Goicoechea Echanique (1775-1838), Juaquina Antonia Lizarazurekin ezkondua zegoen, biak Astigarragan jaioak. Altza eta Pasaia artean bizi izan ziren, eta 10 seme-alaba izan zituzten. Goicoecheak oso jarduera aktiboa garatu zuen lurren eta baserrien salerosketan, ariel eta zergen kobrantzan, maileguetan, sagarren salmentan eta beste negozio batzuetan, idazten jakin ez arren. Hauek dira, adibidez, Altzan bakarrik izan zituen negozio horietako batzuk: lurrak erostea Larreandian (1810); fidatzailea Altzako Kontzeju-etxeko errentan (1814); Peruene errota-etxea erostea (1815); Perueneko salmenta, lurren trukea eta erabilera-hitzarmenak (1815); Peruene errotaren salmenta (1817); Paris baserriaren salmenta (1821); Migueltegui baserriko sagarraren salmenta (1827); lur gehiagoren salmenta Larreandian (1831); etab.

1821eko apirilaren 25ean, Francisco Goicoecheak Paris baserria salduko dio Francisco de Aramburu Arsuagari. Ezkion jaio zen 1762an, eta Venezuelara emigratu zuen. Han dirutza egin zuen, baina Puerto Ricon ere izan zituen ondasunak. Dominga Antonia Machado caracastarrarekin ezkondu zen, eta bi alaba eta seme bat izan zituzten. Domingak, 1819an hil baino lehentxeago, boterea emango dio senarrari bere izenean testamentua egin eta bien ondasunak administratzeko.

Hiru urte igaro ondoren, 1821eko urtarrilean, Francisco Aramburu bigarren aldiz ezkondu zen Donostian María Ignacia Ezponda Ugarterekin (Hondarribia, 1800), eta urte horretako martxoan Garbera-goia etxaldea erosi zuen 92.000 zilar-kobrezko errealen truke, eta hilabete geroago, lehen esan dugun bezala, Paris baserria, 6.500 zilar-kobrezko errealen truke.

Urte horretako abuztuan lehen ezkontzako semea hil zen, eta aita oinordeko bakarra izan zen. Bi alabek Caracasera itzultzea erabaki zuten. Han, amaren aldeko herentzia eta senideak dituzte, eta aitak, bestalde, hainbat etxe, kafe-soro bat eta lurrak eman zizkien, 443.000 zilar-kobrezko errealeko balioa zutenak. Bestetik, 1825ean, lau urte hil aurretik eta agiri publiko batez, Francisco Aramburuk askatasuna eman zion bere zerbitzu onen sari gisa zeukan esklabo beltz bati.

Maria Ignacia Ezpondarekin izandako ezkontzatik bi alaba jaio ziren, Joaquina (Donostia, 1821) eta Maria Dolores (Donostia, 1824), eta bi seme, Jose Manuel Marcos (Altza, 1823) eta Juan Antonio (Altza, 1829). Francisco Aramburu 1829an hil zen, eta alarguna eta seme-alabak Parisen jabetzarekin geratu ziren.

1836an karlisten eta liberalen arteko borroka odoltsua gertatu zen Altzan. Altzan zeuden 152 baserrietatik, 50 erre egin ziren eta 46 erabat suntsitu. Besteak beste, Paris, Larratxo eta bi Garbera erre zituzten [5].

1869an, Francisco Arambururen oinordekoek Maria Sebastiana Ibarburu y Arzac altzatarrari salduko zioten Paris baserria. Salmentaren ekitaldian ez zen egon Juan Antonio, Puerto Ricon bizi zelako, Cabo Rojoren korrejidorea baitzen. [6]

Larratxo, Garbera eta Paris 1970 urte aldera (Arg.: Martin Zabaleta)

Larratxo, Garbera eta Paris 1970 urte aldera (Arg.: Martin Zabaleta)

Sebastiana Ibarburu y Arzac (1796-1875) Antonio Alquiza Arambururen (1786-1866) alarguna zen [7]. Larratxo baserriaren jabea zen, eta bertan bizi ziren. Zazpi seme-alaba izan zituzten. Sebastiana Ibarburu hil ondoren, haren seme Francisco Alquiza Ibarburuk (1825-1881) Paris baserria jasoko du amaren herentziaz, eta aitaren herentziaz, berriz, “Larrachao o Larrachoenea“, bi baserriak mugakide zirelarik.

Francisco Alquiza Manuela Arzac eta Arrillagarekin ezkondu zen 1854an. Biek testamentu bat erregistratuko dute elkarrekin, eta, bertan, beren bost seme-alabak jaraunsle izendatuko dituzte, Magdalena alaba ondasun guztien herenean eta bosgarrenean hobetuz. [8] Dokumentu horretan honela deskribatzen dira Paris eta Larratxo etxeak eta jabetzak:

1º Casería denominada “Paris” con sus pertenecidos, finca rústica, en jurisdicción de la población de Alza, señalada con el número cincuenta y nueve, se compone de piso bajo, uno alto y desván: ocupa de sitio setenta metros, veinte y dos centímetros superficiales y confina por los cuatro puntos cardinales con sus pertenecidos.

Consisten éstos últimos:

En setenta y dos áreas, cuarenta y seis centiáreas de tierra labrantía y manzanal, con inclusión de unas pequeñas porciones de herbales que tiene en los lados intermedios de dicha tierra; Y en ocho áreas, sesenta y nueve centiáreas de tierra erial o inculta que se halla en los lados de la citada sembradía y manzanal con inclusión de la antepuerta:

Confinan ambas porciones por el Oriente con pertenecidos de la Casería “Larrachoenea” o “Larrachao”, por el Mediodía con camino carretil público, por el Poniente con pertenecidos de la Casería Garbera-azpicoa y por el Norte con los de ésta misma casería y la de “Larrachao” o “Larrachoenea”.
2º Casería denominada “Larrachoenea” señalada con el número sesenta, compuesta de planta baja con cocinas, cuadra y cubería, piso principal con sala, cuartos y lagar de dos husos de hierro y piso desván con cubierta de teja a dos aguas, conteniendo su terreno solar edificado doscientos ocho metros y sesenta y un centímetros cuadrados, finca rústica, radicante con todas sus tierras en jurisdicción de la población de Alza y confinante por los cuatro puntos cardinales con pertenecidos suyos que son como siguen:

Cinco áreas y veinte y seis centiáreas de terreno antepuerta en contornos del solar; ciento doce áreas y noventa y tres centiáreas de terreno labrante en tres porciones; doscientas áreas y noventa y tres centiáreas de terreno manzanal; cuarenta y tres áreas y diez y siete centiáreas de terreno erial argomal en dos porciones; cinco áreas y cincuenta centiáreas de terreno castañal injerto; sesenta y cuatro áreas y sesenta y ocho centiáreas de terreno erial arbolado vario naciente, o sea en junto cuatrocientas cincuenta y ocho áreas y cuatro centiáreas de terreno de las diferentes clases expresadas, equivalentes en medidas antiguas del país a mil cuatrocientas sesenta posturas que contiene el primer trozo confinante por el N. con los pertenecidos de la casería llamada “Migueltegui” de Dª Loreto Sein; por S. con los de la llamada “Paris” propiedad del mismo Francisco Alquiza y un camino carretil público; por E. con la regata denominada Larrachao; y por O. con los pertenecidos de la casería “Garbera-becoa” de D. Juan Esteban Sarasola.
Siete áreas y cincuenta centiáreas de terreno labrante y cuarenta y seis áreas y veinte centiáreas de terreno erial argomal con algún arbolado joven, o en junto cincuenta y tres áreas y setenta centiáreas de terreno de las clases señaladas contiene el trozo segundo, equivalentes en medidas antiguas del país a cinto setenta y dos posturas. Confina por N. con camino carretil público; por S. con los pertenecidos de la casería llamada “Echeverri” de Dª Ursula Obineta; por E. con los de la llamada “Miasua” de D. Juan José Atorrasagasti; y por O. con la regata Larrachao y camino carretil público.”

Salerosketa-eskrituren eta testamentuen bidez Paris baserriaren historian barrena egin dugun bidaia honetan, jabeak ezagutu ahal izan ditugu, baina ez dakigu ezer, edo ia ezer ere ez, bertako bizilagunei buruz, Paris baserriaren pareko emakume eta gizon xumeei buruz, dokumenturik apenas utzi baitute. Errolden bidez batzuen izenak ezagutu ahal izan ditugu: 1846an Parisen bizi ziren Francisca Urrestarazu eta beste bi pertsona; 1871n Manuel Larrañagaren izena bakarrik erregistratzen da; eta, 1901ean, erroldak bertako bizilagunei buruzko informazio zehatzagoa eskaintzen digu: Parisen bizi ziren Jose Joaquin Genua Michelena eta Sebastiana Yarza Zapiain senar-emazteak, biak Altzan jaioak, 53 eta 51 urtekoak, hurrenez hurren. Gizona hargin lanbidez. Haiekin batera, Hendaian jaiotako seme-alabak: Venancio, 22 urtekoa eta hargina bere aita bezala, Martín, 18 urtekoa eta nekazaria, eta María, 15 urtekoa; eta Donostian jaiotako beste hiru: Bruno, 13 urtekoa eta nekazaria, Teresa, 12 urtekoa, eta Elena, 9 urtekoa. Errolda horretatik bertatik dakigu Magdalena Alquiza Arzac, Larratxo eta Parisen oinordekoa, Pedro Altuna Murua senarrarekin, Gregoria ahizparekin eta 6 eta 17 urte bitarteko lau seme-alabekin bizi zela.

1860 (Donostiako Udal Artxiboa)

1860 (Donostiako Udal Artxiboa)

Erreferentziak:

[1] Manuel Zapirain: “Altza lenago zer zan“, in Altza, hautsa kenduz - VI (2001), 51-57 orr.

[2] Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, AHPG-GPAH 3/3471, C: 64

[3] Agustina Zapiain Arrieta anderearen ohar genealogikoak: https://altza.info/bilduma/pdf/L18099.pdf

[4] Francisco Goicoechea Altzako Tokiko Bilduman.

[5] José Miguel Sánchez: “Altzako baserriak lehenengo karlistadan“, in Antzina nº 9 (2010), pp. 43-47.

[6] AHPG-GPAH 3/2915, A 782r-789v

[7] [7] Bataioen liburuan Jose Antonio Alquiza Aramburu izen bereko eta filiazio bereko bi pertsona daude erregistratuta, baina bi data ezberdinekin, 1786 eta 1789. Gauza bera gertatzen da heriotzen erregistroan, 1866 eta 1869, baina kasu honetan, baten heriotza-data 1869ko irailaren 16a denez, baztertu egiten da, Pariseko salmenta bere alargunak egin zuen urte horretako maiatzaren 1ean.

[8] AHPG-GPAH 3/4057, A 395r-426v

Paris baserria Altzako Tokiko Bilduman.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean