Altzako berriak, orain dela 80 urte

2010, Martxoak 12

Argia, 1930-03-02 - 462. zbka.

Iturri goxo

Aspalditxo ixilik egon ondoren, eta nere ez biarrak aldegin diranian berriro itzuli nai nuke, ARGIA maite onetara.

Egun oroigarria

Benetan egun alai eta pozgarria, Altza’ko sendi on eta ezagun batentzat, eta aiekin batian, beste an ziran guztientzat jun dan astian Zumaia’n Elizalde’tar Teodora’ren lekaime sarrera zala ta igaro genduen eguna; Martillun jatetxe ospetsuko alaba zan, eta sendi au ain ugaria da, eta ainbeste ezagun dituzte, iru auto berez ibillen biarra izan zan danak aldatuko bagiñan.

Amarrak aldian meza deuna eman zigun Euskalerrian ain ezaguna dan Aita Tirso karmeldarrak Azpiroz’tar Julian bere abotz bikañarekin eta gure Mujika’tar Jose Maria apaiz jaunak lagundurik.

Itzaldia Zugasti’tar Anizeto jaunaren gain zegon, lekaime berriaren egitekua ongi bete zuan itzaldi zakon eta mamitzua igotzeko egak zirala esan zion bere jantziagatik bai egatu, egatu ori da biarrena baña Teodora guri ez utzi baizik zeregana eutsi.

Zorionak danari baña batez ere aita Jose Mari zarrari eta Santa Kruz’ekin guda mutil ibillitako euskaldun bulartsuari.

Berri samiña

Bai berri samiña izandu da euskelzale guztientzat Pasaian gure lagun Zubigar’ekin gertatu dana jakitia, Jaun altsua lenbaillen osatu zazu ain kristau zintzo eta euskaldun sutsua.

-Txapiñeneko Modesta ere gaxo arkitzen da. Lenbaillen osatu bedi.

-Mirasun basetxian semia izan dute. Urte askuan.

Udalaren aldaketa

Emen ere oraindik bizi gerala dirudi, lengo Udalaren juanera dala eta berriaren etorrera dala badago zer itzegin. Euskaldunak erne ¡gora biotzak!

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2025
A A A O O L I
« urt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »

etiketak


Sarean