Bihar, hilak 25, bi hitzaldi

2010, Martxoak 24

Bihar, hilak 25, arratsaldeko 7:00etan eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, hitzaldi bat izango da Altza XXI Herri Ekimenak antolatuta. Hitzaldia Alberto López arkitektoak eskainiko du izenburu honekin: “LURRALDEA, HIRIA ETA KRISI EKONOMIKOA: Donostiako eredua. Hiri plangintza orokorraren ikuspegi kritiko bat”. Alberto López arkitekto hirigile doktorea da eta Portugalete, Castro Urdiales, Etxebarri eta Ermuko Hiri-antolamendurako Plan Nagusien eta Bilboko HAPN-ren aurrerapenaren egilea da.

Bihar ere, Tomasene kultur etxeko aretoan eta arratsaldeko 7:00etan, Aitzol Altuna Enzunza Enpresa zientzietan lizentziatuak hitzaldi bat eskainiko du “El estado vasco en la Historia” izenburuarekin. Hitzaldiaren antolatzailea Trintxerpeko Orreaga Iritzi Taldea da. Hitzaldi hau ziklo baten lehena da eta beste bi eskainiko dituzte datozen apirilaren 15ean eta maiatzaren 13an. Lehena Koldo Mz. Garatek emango du “El paradigma nabarro” gaiari buruz, eta bigarrena Kepa Anabitarte, “La reactivación del estado propio (Euskal Herria)” gaiari buruz.

martxoak-25-alberto-lopez-hitzaldia-jpg

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean