Martxoaren 27an txangoa

2010, Martxoak 4

Ángel Calvo

Martxoaren 27rako ADAk (Amigos de Aranzadi) ibilaldia antolatu du Arangurengo Aranzadiren egoitzara (Gongora jauregia) eta Irulegiko gaztelura.

Egitaraua eta azalpen zientifikoak Juantxo Agirre, Javier Buces eta Aitor Pescador-en esku egongo dira. Juantxo Agirre eta Javier Buces antropologoak dira eta Irulegi gazteluko indusketen arduradunak, eta Aitor Pescador historiagilea, hirurak Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak.

Egitaraua honako hau da:

8:30 Anoetako Santi tabernatik irteera.

10:00 Ongietorriko kafea Aranzadi tailer eskolak dituen pabiloietan, Gongora herritxoan (Nafarroan) kokatuta dagoen Jauregi Zarra-ren ondoan. Ondoren, Power Point azalpena, Gazteluko berrikuntzak eta Aranzadik Irulegi gazteluan egindako indusketa arkeolojikoa erakutsiz. Segidan, gaur egun gazteluan martxan dauden lanak ikustera joango gara.

11:30 Gure kotxeak Lakidaingo aparkalekura eramango ditugu. Bertan bilduko gara Irulegi Gaztelurako igoera hasteko. Ibiltzeko oinetako egokiak behar dira (kirolerako zapatilak).

12:45 Gaztelura heldu eta hondalan arkeolojikoak ikustera joango gara.

13:30 Lakidaingo aparkalekurako jeitsiera hasiko dugu.

14:30 Aparkalekuan bilduko gara.

15:00 Bazkaria (oraindik erabaki gabeko jatetxean).

Antolatzaileak M.Carmen Arakama eta Javier Cantera dira.

irulegi

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2026
A A A O O L I
« Abe    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»

etiketak


Sarean