Sagardo Egun feminista

2023, Urriak 22

izengabea1

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Gaur egun Ekialdeko Barrutia hartzen duten eremuak sagarrondo ugariz beteta egon dira historikoki.

Bere baserri asko, gaur egun desagertuak, sagardoa ekoizteko tokiak izan dira, familiaren autokontsumorako eta baita salmentarako ere.

Baserri horietako batzuk sagardotegiak izan ziren, non emakumeek ukondoz ukondo lan egiten zuten gizonekin, uzta jaso eta lekuz aldatu, sagardoaren zukua tolarean egin, saldu, zerbitzatu…

izengabea2Gerra garaian, gizonak ez zeudenean, haiek izan ziren sagardoa egiten jarraitu zutenak.

Lan horiez gain, baratzeak ere lantzen zituzten eta uzta merkatuan saltzen zuten, abereak gobernatzen zituzten, janaria prestatzen zuten, etxea eta arropa garbitzen zituzten, semealabak zaintzen zituzten, gaixorik zeuden pertsonak eta familiako adinekoak zaintzen zituzten.

Sagardoaren azoka feminista honetan emakume hauen ezkutuko lan eskerga eta gizarteari egindako ekarpena baloratu nahi dugu, baita publikoki aitortu ere.

Une honetan, honako hauen berri izan dugu: Txingurriko (Herrera) Errotazar sagardotegiko Emerita Tolaretxipi, Intxaurrondoko Pellizar sagardotegiko Pakita eta Angeli Anabitarte, Intxaurrondo Haundi baserriko Maria Luisa Ezeiza Galardi, Otxoki baserriko Carmen Lazkano Loidi eta Ricarda Matxain Echarri. Bidebietako Matxain Etxekoa. Baina itzalean beste asko daude.

Horien bidez, Altzako antzinako udalerriko emakume sagardogile guztiei gure aitortza adierazi nahi diegu. Baita egungo sagardogileei ere, berdintasunaren aldeko borrokan babesten duguna.

Eskerrik asko zuei ere gurekin egoteagatik.

izengabea21izengabea3izengabea4izengabea6

“Ganbara eta tolare”, Miren Artetxe Sarasola

Ganbara eta tolare
Baserriaren zutabe
Sagardo tanta bat ez legoke
emakumeen lanik gabe

Etxean zein lantegitan
edo sagardotegitan,
itzalpeko lan asko egin da
eguzkiaren argitan

***

Errezila, Merkalina
Maximela, Geza Mina
Izerdi tanta denek ez dute
nonbait balio berdina

Zakua eta kixkia
morkotsa eta saskia
Lehenago ere merke saltzen zen
emakumeen astia

***

Lurrean sagar ustela
Sagardoz lepo kupela
Eta arropa uste al duzue
bakarrik garbitzen dela

Sustraia eta adarra
Haur txikiaren negarra
Sagardoa ez zen emakumeek
egiten zuten bakarra

***

Añarbe, Burni Makatza
Azoka eta baratza
Orduko andreek ez zuten siestan
denbora askorik pasa

Piku-sagarren txortena
Bolanderaren kirtena
Eta atean zizelkatuta
senarraren abizena

***

“Sagardoaren txinparta!”
“Txuleta ere aparta!”
Aurrez mahaiari andreren batek
Eskutrapua pasata

Kupela eta kanila
Eskutrapu ta botila
Ta zenbat esku zerbitzarien
Izter guriaren bila

***

Maria Luisa, Emerita,
Angeli, Carmen, Pakita…
Ta beste zenbat historiaren
mantapean estalita

Lanean hainbeste urte
Ahanztura baten truke…
Haien lana ez zen ikusezina
Ikusezin egin dute

***

Arto eta sagarrondo
Haiek bazekiten ondo
Eta ez ziren sagardo pixkat
Probatu gabe egongo

Beraz gaur egigun topa
besoak gora igota
Emakumeon memoria ere
Gure eskutan dago ta!

bideo-1bideo-2bideo-3bideo-4

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Maiatzak 8)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»
  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»

etiketak


Sarean