Tokia kontatu

2024, Urtarrilak 11

kartela

IZBE, Lauaizeta Ikastola, Politki Elkartea

Tokia Kontatu proiektua Politki elkarteak Intxaurrondo Zaharreko Auzo Elkartearekin eta Lauaizeta ikastolarekin elkarlanean sustatutako ekimena da. Ekimen honekin kohesioa sustatu nahi dugu Intxaurrondon, belaunaldien arteko jarduera partehartzaileen bidez.

Intxaurrondoko elkarteek auzoaren historia berreskuratzeko egiten duten lana ikustaraztea da proiektuaren helburu bat.  Intxaurrondoko Jaiei buruzko erakusketa Intxaurrondoko kulturetxean ikusgarri egon da joan den abenduan.

Beste helburu bat auzoko pertsonentzat topaguneak sortzea da, irekiak, anitzak eta komunitate-sormenera bideratutakoak. Intxaurrondo zaharreko Aitona Amonen Etxean ospatuko dugu lehenengoa urtarrilak 17 asteazkena, arratsaldeko 18:00tan.

Hurbildu kontakizunak entzun edota partekatzeko!

Tokiko istorioak ere jaso eta plazaratu nahi ditugu, belaunaldi gazteenak bizi diren lurraldearekin lotu daitezen sustatzeko. Horretarako, topaketak egingo dira Lauaizeta institutuko ikasleen eta Aitona-Amonen Etxeko eta Intxaurraldeko erabiltzaileen artean. Topaketa hauen helburua auzoan bizitako pasadizo eta kontakizunak jaso eta balioan jartzea da. Horrela, gazteek Intxaurrondoko bizimodua duela 50, 60, 70 urte edo gehiago nolakoa zen zuzenean entzungo dute.

Intxaurrondoko pasadizoak partekatu edota entzun nahi al dituzu?

Informazio gehiago: politkielkartea@gmail.com

Tokia kontatu - Aurkezpen bisuala (Pdf)

erakusketa

Intxaurrondoko Jaiei buruzko erakusketa Intxaurrondoko kulturetxean ikusgarri egon zen joan den abenduan

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »

etiketak


Sarean