Contadores fabrikaren memoria Irati Gorostidi zinemagilearen eskutik

2024, Otsailak 8

2023-contadoresDatorren otsailaren 17an, larunbata, Irati Gorostidi zinemagilearekin Contadores fabrikaren memoriaren inguruan ekitaldi bat antolatu du Bidebietako Kontadores zentroak.

Ekitaldia arratsaldeko 5etan hasiko da, eta Kontadores zentrotik paseo bat emanez Contadores fabrika zegoen tokiraino joango da, Iratik, Fernando eta Koro langileek eta Altzako Historia Mintegiko kideek gidatuta. Paseoa fabrikaren historia berrosatzeko saioa bat izango da, irudiak, datuak eta esperientziak partekatuz.

Zentrora itzuli ondoren, 7etan, Irati Gorostidiren “Contadores” film laburra proiektatuko da eta, segidan, fabrikako langile ohiekin tertulia bat egongo da.

Irati Gorostidiren kontakizuna 1978. urtean kokatuta dago, frankismoaren ondoren sinatutako metalgintzako lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari ziren bitartean. Contadores fabrikako langile gazte libertario batzuek ez dira sindikatuekin fidatzen. Haien arteko elkarrizketak eta eztabaidak, bizitzaz eta lan arazoetaz, etxean eta fabrikan gertatzen dira. Gidoia fabrikako  langileen testigantzetatik abiatuta eraiki du Gorostidik.

Proiekzioaren aurretik fabrikaren kokapeneraino egingo den paseoa fabrikaren historia berrosatzeko saioa bat izango da, irudiak, datuak eta esperientziak partekatuz.

“Contadores” film laburra Cannes-eko Kritikaren Astean estreinatu zen iazko apirilean, eta irailean Donostiako Zinemaldian proiektatu zen. Orain, Bidebietan, zuzendariarekin eta historia horren jatorrizko protagonistekin batera, inguruko auzoetan eta herrietan hain garrantzitsua izan den fabrikaren historia pasarte horri eskainitako pelikula laburra bertan ikuskatzeko aukera izango dugu Kontadoresen.

contadores-cannes

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. zigor

    Bikain. Izena eman behar da aurretik?

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean